Tira, ba hementxe gaude... Meritu handirik gabe eta pretentsio gutxirekin ere, zera hau ireki dut. Pentsatzen dut blog gehienak antzeko hasiera izango dutela. Xume-xumea eta gogoz betea. Eta pentsatzen dut ere horrelako beste hamaika isil-isilean desagertzen direla, azken agurra ere bota gabe.
Denborak esango du zertan geratzen den hau guztia...
Honen itxura poliki-poliki hobetzen joateko asmoa daukat, trebetasun eza gehiegi nabarituko ez delakoan, gune hau pittin bat janzteko bada ere.
Zuen gomendioak ongi etorriak izango dira. Eskerrik asko zuen denbora eta arretagatik.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina