2010/05/28

Ariadnaren haria


Aspaldian ez nuen horrelako lantxo bat eskuetan. Ariadnaren Haria Nafarroako Bakea eta Elkartasuna fundazioak argitaratutako material didaktiko bat da, ikastetxeetan zabaltzeko. Bertan, Teseo eta Minotauroren kondaira mitikotik abiatuta, Globalizazioaren inguruko irakurketa egiten da. Horretarako milaka ipuin banatuko dituzte ikastetxeetan, gaztelerazko eta euskarazko edizioetan.

Ipuina Silvia Sousa Navók berridatzi zuen ikuspegi berri honetarako eta nik egin nituen marrazkiak. Hemen ikusi ahal dituzue:



"[…] Aitak, orduan, seme nagusiaren heriotza mendekatzea erabakita, Atenas armaz hartzeari ekin zion; hau da, eguzkia bera baino preziatuagoa zen zerbait errotik erauzi zion hiria. Horrela, heriotza bati beste asko jarraitu zitzaizkion. Egeok Kretako erregeak eskatutako tributua onartzea beste biderik ez zuen izan: hau da, bederatzi urtez behin, Atenasko zazpi mutil eta zazpi dontzeila bidali behar zituen orain Teseo bera zegoen toki ilunera, mutilaren eskuetatik zintzilik zegoen zilarrezko hariak soilik urratzen zuen iluntasun hartara. Arazoaren muina, beraz, iluntasun ikaragarri haren erdian zegoen: Asterion, Androgeoren anaia, Minotauro, alegia […]".

"[…] Jainkoaren izena beraren ahotik atera zenean, Teseok halako ukitu goxo bat nabarituzuen aurpegian. Hura ustekabeko ukitua izan zen erabat; gaztea makurtu zen eta gauzaezezagun horri aurre egin zion. Segundo batzuk iraganda, ikusi zuen inork ere ez omenziola eraso egin nahi; beraz, heroi orok burua zut eraman behar omen duenez, berriro zutitu zen. Pare-parean, hontz zuri eder bat burlaizez-edo begira ari zitzaion; burlaize-keinu hura, ziurrenera, itzal ugarien eragina izango zen, itzalok gauza guztiak estaltzen baitzituzten erabat irentsi arte. Teseo lotsati samar hasi zen mintzatzen:

—Nola izan naiteke txori baten beldur, basapizti bati aurre egitera etorri naizenean?

Azkenean, ahotsari erantzuna eman zioten:

—Umemokoa. Ni zu zauden tokian egon naiteke, baina zu ezin izango zara nire atzetik etorri. Gauzarik astunena, handiena, azkarrena harrapa dezakezu. Ez zara, ordea, gain-gainera iritsiko; nireganaino, alegia […]".

"[…] Atenasen bazen zurezko jostailu eder-ederrak egiten zituen artista bat. Grezia guztia zen haren mireslea eta guztiek ere enkarguak egiten zizkioten. Sekulako artea zuenez, haren eskuetatik ateratako txotxongiloek gizaki txikiak ziruditen, eta Kretako erregeak berak, liluraturik, bere zerbitzuan lan egiteko eskatu zion. Esan beharra dago gure artistaren izena Dedalo zela, eta Dedalok Minosen desioa onartu zuela; Minos ez zen izan, ordea, gure artistaren asmamenaz ohartu zen bakarra. Izan ere, Minosek Poseidoni erronka bota zion, zezen zuria jainkoari itzuli behar zitzaiola ahaztuta; orduan, Pasifae, hau da, Minosen emaztea, basa-piztiaren edertasun liluragarriaz maiteminduta gelditu zen. Erregina ere Dedaloren mireslea zen, eta hauxe eskatu zion Dedalori; eraiki zezala animalia hartaz maitemintzeko moduko zerbait. Artistak lanari ekin eta behi liluragarri bat zizelkatu zuen; euliak ere behiarengana hurbiltzen ziren, behi-usainaren arrimuan. Behiak ate txiki bat zuen barrenean sartzeko; behiaren barrualdea hutsa baitzegoen. Horrela sortu zuen bere semea Minosen emazte Pasifaek. Semea Asterion izan zen; Kretako Minotauro, alegia […]".


"[…] Orakuluetan, jainkoek mezuak bidaltzen zizkioten andre bati, igarkizun moduan, eta laguntza eskatzen zuten herritarrek zehatz-mehatz ulertu behar izaten zuten zer esan nahi zieten jainko horiek. Horrenbestez, Teseo argitzen saiatu zen horrek zer esan nahi zuen.

Hain zuzen ere, honako irudi hau zegoen orakuluan: urrezko bi txanpon eta brontzezko beste bi, binaka jarrita. Ezer gutxi adierazten zion horrek. Aurrekoan bezala, hobeki begiratu zienean, ordea, konturatu zen txanpon bikote bakoitzean Kretako txanpon bat eta Atenasko beste bat zeudela eta bata urrezkoa zela eta bestea brontzezkoa, eta alderantziz. Teseok bazekien arazoa boterea zela eta, hortaz, dirua oinarrizko elementua zela. Baina, zergatik ez zen bi hirietako bakarra garaile edo galtzaile moduan ageri ispiluan? Edo biak urrea, edo biak brontzea […]".


"[…] Teseo lasaiturik sentitu zen Niktalopek, hontz zuri harroak, harekin zerikusirik ez zuela ikustean. Haren ordez, hiru eper potxolo eta arreska ari ziren beren hegoak zoroaren eran jotzen. Zirudienez, eskualdeko hegazti guztiek zuten zer esan, interesik gabeko zerbait bazen ere. Baina orduan behintzat, haiei esker, aurkikuntza indargarri bat egin zuen: gaua bere bukaerara iristen ari zen poliki. Eperrak urrats batzuetara ezagutu ahal izan zituen, argia iluntasunari gailentzen hasia zen beraz. […]".


"[…] Oraingoan, markoak urrezko xafla txiki bat zeukan, non honakoa baitzegoen grabaturik: “Leonia”. Teseok hiriaren izena zela suposatu zuen: toki bat, zeinak modu basatian irensten baitzuen berria zen guztia, harik eta une bertsuan zahar bilakatzen zuen arte. Berriz begiratu zion, eta hartan zerbaitek labirintoa ekarri zion gogora. Leonia izugarri handia zen, eta mugatua. Bere zabalean, markoaren barruan ageri ziren hiru muinoak hartzen zituen. Desordenatua eta kaotikoa zen, eta ezertxok ere ez zuen aditzera ematen begiradak atzeman zitzakeen mugez harantzago ere ez zenik zabaltzen. Ez zekien hura egiaz existitzen zen, hiri hura Greziako benetako harri eta oihanen gainean eraikita ote zegoen, baina mehatxuaren ziztada sentitu zuen […]".


"[…] Txikitan aitak errege zahar baten historia kontatzen zion. Errege hark, izan ere, zeukan botere-irrikaren irrikaz, jainkoei eskatu zien ukitzen zuen guztia urre bihurtzeko. Ez zen izenaz ongi gogoratzen, baina Minos-edo zela iruditzen zitzaion. Midas, agian? Seguru-seguru ez zekien. Kontua da bere aitak, Egeok, Atenasko erregeak, errege horren bizkar iseka egiten zuela, esanez zahar ergel bat zela, bere desioak argitasunez esplikatzen ez zekiena. Koadro hark historia hori gogorarazi zion. Bi kasuetan, urrearen ugariak itsutua zuen hari begira zegoena […]".


"[…] Poliki-poliki eguzkia indarra galduz joan zen. Arratsaldea apaltzen hasi zen, eta bazirudien denbora ziztuan zihoala; beraz, iluntasuna hiru aldiz luzeagoa iruditu zitzaion goizeko argia baino. Lasterka ibili behar zuen, ez bazuen nahi gauak edo logurak harrapatzea. Bigarren aldiz egin zuen lasterka bere paturantz eta bigarren aldiz gelditu behar izan zuen. Bi uso zebiltzan zirkuluak eginez, berari bidea mozten. Etsirik, Teseok goitik zetorren epai berria itxaron zuen, baina elkarrizketa berak hasiz gero beharbada dena hobeki joango zela pentsatu zuen […]".


"[…] Bere buruan, tximistargi batek ordura arte itzalean egondako burmuinaren zati bat argitu zion, eta ezagutzaren burrunbatik Teseoren honako hitzak sortu ziren:

—Teseo gizakia da, eta gizaki orok bezala, jan beharra dauka, nahiz eta Teseo heroia izan eta hori gainditzeko gai izan. Baina heroia da munstro goseti bat zain duelako. Horregatik, Teseoren historian, munstroa Asterion ere bada, eta Teseo bera ere bai pixka batean. Hark bezala, gosea izango du, horregatik errurik eduki gabe. Bada, Teseok Asterionen heriotza behar du bere loriarako; baina Asterionek, agian, Teseoren heriotza behar du bera bizirik egoteko. Asmakizuna edo benetako labirintoa da jakitea ea biak, munstroa eta heroia, bizirik aterako diren elkarrekin topatu ondoren. Agian, Teseo heroi bilakatuko da eta arazoari konponbidea bilatuko dio […]"
.


"[…] Berriro ibiltzen hasi aurre-aurretik, koadroa ezkutatzen zuen iluntasun handi hartan azken begiraldia eman zuenean, markoaren beheko aldea iruditu zitzaion hartan zegoen urrezko txapa txiki-txiki bat ikusi zuen. “Jakin egin behar da” besterik ez zegoen idatzita. Beste inon ere ez zegoen ezer idatzita. Teseok pentsatu zuen isla horren mugetan itxita gelditu zela betiko berak jakin beharreko baina inoiz jakingo ez zuen zerbait. Kontu batek baino ez zion arintzen bihotza: Minotauro geroz eta gertuago egongo zen […]".


"[…] —Ni hiltzeko asmoz etorri zara nire etxera. Atenasko egoera jasanezina dela uste duzu. Kretako inperioak kalte egiten diola, baita bere buruari ere. Minotauroren arreba izateak Ariadnaren izena lohitzen duela. Uste duzu denaren errudun naizela. Nire indarraren, gosearen, zikinkeriaren errudun. Hori guztia txoriek esan didate. Munduak, ordea, ahantzi egiten du hau nire etxea dela, bertan beste giltzapetu bat besterik ez naizela uste du. Baina inor ezin da hain erraz sartu eta atera hemendik. Kretako hariarekin, gainera, sareak egiten dira, eta sare horietan gizakiak, arrainak eta txoriak trabatzen dira. Begi hutsez ikusten ez direnak dira labirinto okerrenak. Oso goran egin behar da hegan horietatik eta nigandik ihes egiteko. Teseo sartu da, baina lortuko al du ateratzea? […]".


"[…] Kretako hiria ikustea espero zuen tokian, heroiari ongietorria emateko Kretako hiri dotoretua ikusi beharrean, gazteak pertsona bakar bat ikusi zuen; pertsona horren izena gehiago maite zuen heroi izenarena baino. Ariadnaren begi distiratsuek gaua argitzen zuten […]".


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

2 iruzkin:

  1. Polit politak ilustrazioak eta oso originalak alde berean.

    Zorionak!!

    ErantzunEzabatu

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code