Zaldi Eroak zirriborroak –oro har– oso gustuko zituela esan zidan lehengoan. Eta atsegin zuela jendeak egiten dituen marrakote horiek kuxkuxeatzea. Badakizue, telefonoz ari garen bitartean paper bazterrak dekoratzen dituzten horiek. Ez dut oraintxe bertan horrelakorik hemen erakusteko, baina bai beste zirriborro batzuk.
Aurreko batean Ariadnaren Haria izeneko ipuinaren marrazkiak bota nituen blog honetan. Oraingoan, haien enbrioi izan ziren marra-haziak erakutsiko dizkizuet. Konturatuko zarete ez dagoela alde handirik azken emaitzarekin –asmoa zirriborrotik abiatuta gehiegi ez aldentzea baitzen–, baina uste dut nondik-norakoen ideia bat egiteko balio dutela.Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina