2010/06/30

Con un seis y un cuatro

Con un seis y un cuatro, aquí tienes tu retrato, dio espainolez marrazkilari hasiberrien aforismo batek. Filosofia merke berdinarekin epaitu lezake baten batek Burlatako Kultur Etxeko goiko logotipo hau. Nik, bere egile bezala, zerbait esan beharko nuke.

Sinplea dela bistan dago, ez dut horrekin ezer deskubrituko. Eta bere sinpletasun horretaz harro nago. Oteizari begira egin nuen Kultur Etxeko eraikinaren silueta, ahalik eta marra gutxienekin irudikatzeko.

Tipografiak ere ez du zarata gehiegirik egiten. American Typewriter izenekoa erabili nuen, eta elebitasunaren afera konpontzeko, gaztelerazko izenerako bertsio arrunta hautatu nuen, beltzean; euskarazkoa aldiz, Bold hizkiekin osatu nuen, baina grisean, batak besteak baino pisu gehiago duela inork esan ez zezan. Lodia argiagoa da eta fina, berriz, ilunagoa. Konponbide bera gehiagotan erabili izan dut, eta zuzena iruditzen zait.


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

1 iruzkin:

  1. Anda!!

    Nik ez nekien zurea zela...Ni burlatarra naiz, nahiz eta orain Iruñean bizi, eta logo hori gustatu egin zait ikusi nuen lehendabiziko unetik.

    ZORIONAK!!!!

    ErantzunEzabatu

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code