Iruñeko Navarro Villoslada Institutuko antzerki taldearekin dudan harremana 1990-1991 ikasturtean hasi zen, ikasle nintzela. Bestela ere, harreman grafikoa izan dut taldearekin (baita oraindik ere, eta espero dezagun luze mantentzea). Urte batzuk daramatzat taldearen kartelak eta programak egiten. Orain arte 11 izan dira, eta urtero oso gustura hartzen dudan lana izaten da.
1997-1998 ikasturtean Ignacio Arangurenek zuzendu eta gidatzen duen taldeak El son que nos tocan taularatu zuen, Horace McCoyren They Shoot Horses, Don't They? izeneko eleberrian oinarritutako lana.
Nahiko interpretazio inozoa egin nuen, onartzen dut. Tipografikoki ere ez da beste munduko ezer. Hala ere, kariñito nahikotxo diot antzerkirako egindako lehenengo lan honi.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina