Duela urte batzuk, 2004-2007 urteen artean, Josemari Esparza Zabalegiren artikulu sorta bat ilustratu nuen, La perdiz mareada izenburupean Nafarroako hainbat herri aldizkari desberdinetan argitaratuak. Bertan Nafarroari eta bere historiari buruzko hainbat gai jorratzen zituen Tafallako editoreak. Ongi pasa nuelako marrazki haiek egiten, hemen partekatuko ditut zuekin.
Horregatik, marrazkien zentzua ulertzeko eta –zergatik ez esan?– blog hau pixka bat janzteko, baimena eskatu diot testuen egileari bere hitzak ere birplazaratzeko. Eskerrak ematen dizkiot hemendik.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina