2010/06/23

Limosnatxo bat, Jainkoaren izenean


1998-1999 ikasturteko gazteek taularatu zuten –berriro ere, eta Navarro Villoslada antzerki tailerraren historia osoan gertatu den bezalaxe, Ignacio Arangurenen zuzendaritzapean– Benito Pérez Galdósen Misericordiaren bertsio dramatizatu bat.

Bigarrenez eskaini zidaten kartela eta esku-programa egiteko aukera eta honekin hasi nintzen buru-belarri lanean Adolfo Lacunza argazkilariarekin; gaur egun arte luzatu den kolaborazioa. Adolfok urteak eta urteak daramatza antzerki tailer honekin kolaboratzen, eta eskarmentu handia dauka argazki sesioetan aktore gazte hauei duten hoberena ateratzen. Gozada bat da bere argazkiekin aritzea.

Antzezlana oso dramatikoa izanik, iluntasuna nagusitu nahi nuen kartelean. Goiko partean pertsonaia nagusiak agertzen dira, eta behean talde irudi bat. Zaila da sarritan kartel hauetan talde izaera hori mantentzea. Izan ere, antzerki tailerrean obra koralak dira nagusi eta ikasleentzat oso garrantzitsua da esperientzia hau. Eskertzen dute –eta komenigarria da– ahalik eta aurpegi gehien agertzea kartelean. Orokorrean taula gainean izango duten bizipen bakarra izanda, oroimen gisa bada ere, polita da beraientzat.

Konjuntoaren erdian, eskean agertzen diren bi eskuz osaturiko bihotza dago. Batetik, eskaleen presentzia nagusia azpimarratzeko, eta bestetik maitasun istorioa zeharka erakusteko, testu osoan leit motiv pisuduna baita.

Koloreen aldetik kutsu sepia bat hartu zuen kartelak, horrela irudikatzen nuelako Galdósen garaia.


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code