1998 urtean txiripa zoragarri batez jaso nuen Lorca filmaren kartela eta press-booka egiteko enkargua. Iñaki Elizalde zuzendari nafarrak egindako laburmetrai bat da, non Federico García Lorcaren azken orduak irudikatzen diren. Zuzendariak ez du fideltasun historikoa bilatzen, hiltzear dagoen (eta horren jakitun den) gizon baten azken gogoetak eta beldurrak baizik.
Miguel Bosé, Juan Diego, Alex Angulo, Saturnino García, Klara Badiola eta Txema Blasco ziren produkzio honetan parte hartu zuten izenetako batzuk. Arlo teknikoan ere sona handiko jendea zegoen, Javier Agirresarobe kasu.
Miguel Bosé, Juan Diego, Alex Angulo, Saturnino García, Klara Badiola eta Txema Blasco ziren produkzio honetan parte hartu zuten izenetako batzuk. Arlo teknikoan ere sona handiko jendea zegoen, Javier Agirresarobe kasu.
Kartela egiteko prozesua erraza izan zen. Izan ere, filmeko fotograma bat oinarritzat hartuta, Lorca beraren sinadurako abizenetik atera zen tituluaren grafismoa. Fotogramaren tratamendua Larrion & Pimoulier argazkilariena izan zen.
Argi dago profesional talde itzelarekin tokatu zitzaidala aritzea, horrek gauzak errazten dituen guztiarekin. Emaitza bistan da.
Urtetan harro asko egon naiz egindako lan honetaz. Batetik, izan zuen proiekzioagatik: ez zen oso masiboa izan, baina oso sakabanatuta ibili zen munduan zehar (press-bookarekin batera) hainbat zinemalditan. Eta bestetik, nola ez, zuzenean ez bada ere, nire izen txikia itzal luzeko beste batzuekin urrutitik lotuta agertzen zelako.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina