Arrosa nahi du txirrindula, gure alabak. Ezagutzen nautenendako, Fernando Fernán-Gómez miresten dudala ez da inolako sekreturik. Horregatik plazer bikoitza izan zen Las bicicletas son para el verano antzezlanaren kartela eta programa egitea. Jakina, Navarro Villosladako gazteek taularatutako bertsioaz ari naiz.
Bertako giroa, Misericordiaren kasuan gertatzen zen bezala, sepiaz irudikatu nuen nire buruan. Nahiz eta argazkirik ez erabili kartelean, Adolfo Lacunzak egindako lanaz baliatu nintzen esku-programa osatzeko.
Izugarri gustatzen zait obra hau eta oraindik ere oilo-ipurdia jartzen dit bere azken elkarrizketak. Espainiako gerra zibila bukatu berri, aita-semeak elkarrekin erretzen dute zigarrotxo bat, etorkizunari buruz hitz egiten:

—Y mamá… que estaba tan contenta porque había llegado la paz.Honen bideoa jarri nahi nuen hemen, baina ez dut aurkitu. Hala ere, beste eszena bateko irudi batzuk utziko ditut hemen, Jaime Chávarrik egindako pelikulatik ateratakoa:
—Es que no ha llegado la paz, Luis. Ha llegado la victoria.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina