2010/09/10

Agur Euskalerria Irratiari (eta eskerrik asko)



Euskalerria Irratiarekin kolaboratzen eman ditudan urteen kontua galdu dut. Hasiera batean tarteka izan nintzen Zaldi Eroarekin batera tertulia grafikoa egiten. Noizbehinka ere iritzia  eskatzen ziidaten gai desberdinen inguruan. Baina Parke Jurasikoa izeneko musika saioa egiten eman nuen denbora gehien.

2002an hasi nintzela uste dut. Ez nago batere ziur datarekin, baina ordutik hona milaka kantu jarri izan ditut saio maitagarri horretan. Maitagarria niretzako, behintzat. Entzuleendako hamarrekoa izan bada sentitu duten atsegina, pozik nago.

Jurasikoa zen jartzen nuen musika, gehiena duela 40 urtetik atzerakoa zelako. Entzuten ahal ziren musikari eta sortzaile gehienak hilda daude, edo taldeak desagerturik jada. Baina dinosauro haiek maite nituelako berreskuratu nahi izan nituen uhinetarako.

Aurten, ordea, Parke Jurasikoak bere ateak itxiko ditu. Batetik, nire agenda familiarrak beste lehentasun batzuk –atseginagoak gainera– jartzen dizkidalako. Bestetik, eta pisuzko arrazoia ere, ezer gutxi dudala ekarpen moduan entzulegoari eskaintzeko. Etapa bat bete dut saioarekin eta pozik nago.

Eskerrak eman nahi dizkiot ere Euskalerria Irratiari urte hauetan emandako askatasunagatik. Bai saio mota aukeratzeko orduan, eta baita saioa bera betetzeko ere. Saioa hobea ez bada izan nire erruagatik edo ezinagatik izan da, zeren ezin diot inori pilota pasa. Nahi izan dudana egiteko aukera guztiak izan ditut.

Eskerrak ditut ere Ibon eta Amaiarentzat, izugarrizko babes teknikoa eta morala eman izan didatelako kristalaren beste aldetik. Eskerrak, oro har, Irrintzi dorreko tontor hartan topatu nuen lantaldearentzat: Mikel, Leire, Juan Kruz, Pello, Txari, Reyes…

Antzeko bidegurutzetan topo egingo dugulakoan, ongi izan eta eutsi goiari!


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code