2010/09/07

Ariadnaren Hariaren deskarteak

Ariadnaren Haria ilustratu nueneko marrazkiak agertu dira jada pantaila honetan. Egia da ere, ordea, gauzak ez direla beti lehen kolpean ateratzen. Edota, ustez aterata ere, gerta daiteke bezeroak egokia ez ikustea aurkeztutako ideia hori eta berriro  atera den zulo horretara birbidaltzea.

Horregatik goiko zirriborro hau.

Minotauroa irudikatzekoan, testuak zera esaten zidan, bera zela istorio honetan pertsonaiarik sinesgarriena. Benetazkoena. Hasiera batean, eta gainontzeko marrazkietatik desberdintzeko, argazki bat erabiltzea otu zitzaidan. Collage honen barruan soluzio polita izan zitekeela pentsatuz, bere zezen burua horrela landu nuen:




Ipuinaren testuinguruan adierazgarria eta deigarria ikusten nuen. Baina Bakea eta Elkartasuna fundazioan, kasu honetako nire editoreek, ez zuten oso argi ikusten. Marraztua nahi zuten zezen-burua.

Pertsonaiaren barne-gatazka zela-eta, eta bere izaerari beste zertzelada batzuk gehitu nahian, zezen-burua humanizatu nahi izan nuen, pertsona basati baten itxura emanez. Horretarako, ile luzea eta begirada galdua erabili nituen, honako emaitzarekin:




Hau ere ez zen nahikoa izan, eta beste buelta bat eskatu zidaten. Azkenean, ilea moztu behar izan nion jada ezagutzen duzuen bezala uzteko. Pena, nire ustez, goiko  bertsio bietako batekin askoz hobe geratu izan zitekeelako.

Zuei zer iruditzen zaizue? Komentatu.


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code