Beste behin ere, Iruñeko Navarro Villoslada Institutuko antzerki taldearekin lotutako lan batekin nator. Kasu honetan, 2008-2009 ikasturtean taularatutako Primera vez, suite ADSLescente izeneko obrarekin. Esan beharra dago taldearekin kolaboratzen hasi nintzenetik kartela egiten ez nuen lehenengo aldia zela hau –esku-programa bai, baina kartel nagusia grafiti* erraldoi batek ordezkatu zuen–.
Aipatzekoa da ere taldearen historian lehenengo aldiz testu berri bat aurkezten zela. Hau da, egileek espreski eta berriki idatzitako lana zela. Javier Izcue eta Ignacio Aranguren irakasleek (bigarrena taldearen zuzendaria ere) idatzi zuten eta bertan gazteekin eta nerabetasunarekin lotutako hainbat gai jorratzen dituzte, beti ere lehenengo aldia –denetarako lehenengo aldi bat badelako– abiapuntutzat hartuta.
Arrakasta itzela izanik, antzezlana argitaratzea erabaki zuen Nafarroako Gobernuak. Niri pasa zidaten liburuaren diseinua eta baita azalarena ere. Goiko irudi zuri hori da kalera atera zena baina, gehienetan gertatzen den bezala, bazen aurreko proposamen bat ere. Biak oso gustukoak izanik, ez nuke jakingo zein zaidan atseginago.
Aukeratu zurea, hau da eta lehenengo fasean atzera bota zena.
* Portzierto: Beti zalantza berdina daukat.
Nola da ditxosozko hitza, graffiti ala grafitti?
Nola da ditxosozko hitza, graffiti ala grafitti?
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina