Mel (Melchor Prats) El Jueves irakurtzen ezagutu nuen –ez bera pertsonalki, jakina– Genaroren abenturen bitartez. Gerora, interneten topo egin nuen berriz ere berarekin, eta Diario de Cádizen egunero egiten duen zintaren berri izan nuen.
El Jueves aldizkarian kostunbrismoan manejatzen bada –oso ongi gainera–, egunerokoan zorrotz marrazten ditu bere errealitatearen erretratoak. Hemen utzi dizuet bat, hainbat tertulisto eta analistei kopetan tatuatzeko modukoa.
Gehiago bere blogean aurkituko dituzue.