Dirurik ez eta eskuinari bozka ematea, edo langile izan eta eskuindarra. Oximoron baino, gure mapa politikoa ulertzeko aztertu beharreko errealitate zabala.
Izorrai!
Horrenbeste denbora buruari bueltaka, nondik ateratzen diren ulertu nahian, zer dela-eta sortzen diren galdetzen, eta erantzuna uste baino errazagoa zen, Petrak Mariri azaltzen dion bezala, presidentearen alabaren ezkontzaren bazkariko platerrak garbitzen dituzten bitartean.
Izorrai!
Javier Mayorgak argi eta garbi utzi zuen Alejandro y Ana. Lo que España no pudo ver del banquete de la boda de la hija del presidente antzezlanaren testuan, Animalariok taularatu zuena. DVDn aurki daiteke eta derrigorrez erakutsi beharko litzateke ikastetxe guztietan. Gutxienez hemen ikus daitekeen pasartea, hainbat eta hainbat galderei erantzuna emateko.
Jaungoikoa edo axuriaren alde jar zaitezke. Erabaki horren arabera, agian eta noizean behin, ganbatxo bat jaterik izango ahal duzu.
Izorrai!
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina