Xamar
Zapaldu orok askatasuna amets. Ez dakit erranera zaharra den baina merezi zuen. Orain lehen bezala eta, tamalez, gerokoan ere, arrazoi bat edo bertze dela medio, zernahi tokitan delarik, giza duintasunez ezin bizi den jendeak egoera hobea, aske eta osoa, du desiratzen eta amesten. Egiaren errateko, munduaren historiak ez du sobera eskuzabaltasunik izan holakoetan, alta batzuetan ustekabeak izkutatzen ditu.
Holakoa da XIX. mendean Estatu Batuetan –lehen EEBB, orain AEB, gero jakinen nola (adi egon hurrengo istilu liburuei)– gertatu zen istorio bat. Esklabutza bizirik zen oraindik eta txuri batzuk kezkaturik zeuden egoeraz, aski merkataritza okaztagarria baitzen, bereziki printzipio etiko-erlijiosoekin uztartzeko. Horrela bada, American colonization society elkarteak askatzen ziren beltzei egindako kaltea ordaindu nahi omen zien; holako zerbait bazen ere, jende beltza gainetik kendu nahi zutelako asmoa ere bazen. Horretarako plan bat burutu zuten, ezinago logikoa zena: beltzak Afrikatik ekarrarazi ditugu, beraz, itzul ditzagun beren etxera, Afrikara. Bertan, mendebaldeko kostan 12.000 km2 lur eremua zuten erosi eta 8.000 pertsona hara eraman; 1890 bitartean 20.000 beltz «aberriratu» zituzten yankiek.
1847an independentzia eman zieten, ezinago aproposa zen izena hartzen zutelarik: Liberia, askatasunaren herrialdea, alegia.
Primerakoa, herrialde askea, afrikarrek kontrolaturik, garaian kolonia ez zen bakarrenetakoa kontinente osoan eta, gainera, arrazismo arazorik gabekoa guziak beltzak baitziren. Hau eredua.
Ederra teorian, praktikan bertzelakoa izan baitzen (eta da). Beltz amerikarrak segidan ohartu ziren haiek ez zirela bertako beltz «basak» bezalakoak, faborez. Guziz «zibilizatu» gabeko haiek ezin zuten, inolaz ere, herrialdearen geroa segurtatu, gehiengoa baziren ere; beraz, «amerikarrek» agintea hartu zuten, populazioaren %2 baizik ez izanik ere. Gobernatzeko eta bizitzeko erak Amerikan ikasirik zeudenek bazekiten nola bizi ongi lan gutxi eginez, esklabutza sistema bat ezarriz. Jatorrizko herrietako populazioa, beraz, nagusi berriendako lanean jardun zen, amerikar beltzek eta beren ondorengoek boterea mantentzen zuten bitartean. Erran gabe doa, XX mendean barna, amerikarren kolonia ekonomiko bilakatu zela, zuzenago izateko, Firestone entrepresaren atal bat.
Gaur egun hiru milioi biztanle ditu Liberiak, Ingelesa da hizkuntza ofizial bakarra, 70 mila jenderen ama hizkuntza (%2a), gainerakoak bazterturik dauden bitartean: Bandiera (70 mila hiztun), Bassaera (353 mila), Danera (200 mila), Greboera (223 mila), Golaera (100 mila), Kpellera (487 mila), Klaoera (184 mila), Kisiera (115 mila), Manoera (185 mila), Lomaera (140 mila), Dewoiera, Gbiiera, Glaro-Twaboera, Glio-Oubiera, Krahnera, Tajuasohera, Vaiera, Kuwaaera, Manyaera, Mendera…
Dagoeneko, jakina, hizkuntza mintzatuena (miloi eta erdi hiztunen bigarren mintzaira) Ingeles liberiarra deiturikoa da, oinarria Ingelesa duen hizkuntz koktela.
Gustukoa dut, arras, Liberiaren historia, arrazismoari buruzko gogoeta egitera behartzen duelakoz. Nola esplika daiteke Liberia «arrazismo» elearen bidez? Nago ez ote litzateke bilatu beharko bertze definiziorik aipatu hitzarendako, guziz gainditurik baitago. Are gehiago kontutan hartzen badugu giza arrazak ez direla esistitzen, zientzilariek erakutsi diguten bezala. Giza genomak 35.000 inguru gene dauzka eta guziz arbitrario da definitzea zenbat eta zer genek eratzen dute arraza bat. Bertze gisa batez erranik, larruaren kolorea gene baten eginkizuna da, bai eta begien kolorea edo forma, biloaren kolorea, altuera, sudurraren tamainoa eta forma… beraz, zergatik pentsatzen da txuriak (gene batek sortutako ezaugarria) arraza bat direla eta begi urdinak dituztenak (bertze gene batek sorturikoa) ez?
Liberiako kasua adibide argia da arrazismoa ez dela «arrazan» oinarritzen. Urrunera gabe, hameka bazterketa kasu ezagutzen ditugu txurien artean; hauetan ezaugarri fisikoak tartean ez badaude ere, baleude bezala diskriminatzeko garaian.
Gehienetan iduri luke «arrazak» baino kultura desberdinak direla bazterketaren gakoa, hori bai, ezaugarri fisikoz jantzirik; hauek urruneko herri –kultura– batetik heldu direla baizik ez dute erakusten eta mendebaldeko gizarte «zibilizatuetan» bederen, desberdina denari beldurra eta, anitzetan, gorrotoa izaten zaizkio. Ikus, bertzenaz, zer arrakasta duten oraindik jende talde uniformaturik, armadunak ala ez, zer «polita» egiten duten guziak elkarrekin…
Aurten, hain zuzen, Bartzelonan «arrazismo» kasu bat zela bide, jakin zen beltzek debekaturik zutela diskoteka bateko sarrera, baldin eta afrikarrak baziren, beltz amerikarrek, aldiz, ez.
Arrazismoa gaindituta dago, hitza alegia, ideia ez.

Nabarra aldizkariaren 16. zenbakian argitaratua, 2002ko uztailean.
Xamar testuaren egilearen baimenarekin berrargitaratua.
Eskerrik asko, Xamar!
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina