Onartu behar dut parte interesatua naizela kontu honetan, aita eta Iruñeko Alde Zaharreko biztanlea naizen aldetik. Horregatik gustura hartu nuen Alde Zaharrean Haur Eskola euskaraz guraso plataformaren logotipo bat egiteko eskaera. Goian ikusten duzun hau, hain zuzen.
Gure auzoko haur eskolen inguruko egoera lotsagarri eta kafkiarrari buruz gehiago jakin nahi baduzue, plataformaren blogera jo dezakezue. Nik, hemen eta orain, soilik logoari buruzko aipamena egingo dut.
Haisera batean komentatu genuen gure artean trafikoko seinale bat erabiltzea oinarri bezala. Kotxean haurren presentziaz abisatzeko horietako bat hobeki esanda, berez trafiko seinalea ez bada ere. Konturatu ginen, ordea, arrisku ikur horrek ez lukeela gehiegi lagunduko irudia positibo bezala agertzeko; beraz, buelta bat –literalki– emanez, Eman Bidea ikurra proposatu nuen. Eman Bidea leloa gainera, aproposa ikusi nuen hainabt arrazoiengatik:
- Positiboa delako
- Oztopoen gainetik gure lekua eskatzen dugulako
- Egunero silletekin gabiltzanok oztopo fisiko dexente gainditu behar ditugulako
- Eta azkenik, aurrikusten genuelako logo honek silletetan izan zezakeen tokia eta aplikazioa.
Ekimenaren izaera argi gera zedin, umetxo baten aurpegia gehitu nion, aldi beran atseginago suertatzeko. Emaitza bistan dago. Zuei zer iruditzen zaizue?
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina