2011/04/08

Xaguarekin grafiteatzen


Ba bai, azkenean primeran pasa nuen montaketa hau egiten. Bezeroaren nahi aseezinak betetzeko egin behar duzun photoshopeko ariketa horietako bat da honako hau.

Azalean gazte bat ikusi behar zen, graffiti bat egiten, non langile batek mundua konpontzen duen soldadore bezala ari delarik.

—Ah, oso ongi iruditzen zait –erantzun nien–. Argazkia zuek emango didazue, ezta?

—Mmmm… Kontua da ideia horixe dela, baina argazkirik ez dugula –hori beste bat: argazkia behar zuen, marrazkirik ez kasu honetarako.

Egoera hauetan adrenalinak gora egiten du ziztu bizian, ADSL dena harrapatuz. Databaseko irudi batzuk bildu nituen (beti ere legearen barruan; ez egin bestelakorik etxean, eta beti pertsona heldu baten ardurapean) eta puzzlea osatzeari ekin nion.

Hauexek dira oinarritzat hartu nituen irudiak:


Eta hau, azken emaitza. Graffitia, noski, ez da filtroka bakarrik ateratzen. Gehiena eskuz eta arratoiaz marraztuz egin izan nuen. Aldizkari osoa, hemen.





Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code