2011/07/22

Berrantolatzen



Azken egunotan izugarrizko ausardia teknikoa burutzen saiatu naiz. Euskarazko eta espainolezko bi blog mantentzea astun xamarra egiten zitzaidanez –batez ere estatistikak kudeatzerakoan, hona agertzen zaretenean zer egiten duzuen eta zer ez, zuen interesak zehazterakoan eta antzekoak hobeki ezagutzeko orduan– nire buruari eraso eta konkista eta anexio ariketa basati batez B bertsioa jatorrizko A bertsioaren baitan asimilatu dut. Honek, nola ez, hainbat ezusteko sortu ditu:
  • RSSak nire aurka matxinatu dira, sarrerak Twitter eta Facebooken kontrolik gabe barreiatuz. Aldi berean feed irakurleen bitartez eta postaren bidez harpidetza egin duzuenok hainbat edukin bigarrenez eta hirugarrenez jaso dituzue. Barkatu eragozpenak, mesedez.
  • Iruzkin batzuk ere bidean galdu dira. Ez da galera handia, baina pozez jasotzen nituen zuen ekarpenak, edonolakoak izanda ere. Jakin ezazue, beraz, ez dela zentsura asmorik izan honen inguruan. Ahal badut, berreskuratzen saiatuko naiz. Beti ere, posible bada eta horretarako gai izanez gero, jakina.
Blogaren hizkuntza antolaketari dagokionez, goiko menuan ikusiko duzuen bezala, bi atal daude, Euskaraz eta Español. Ez litzateke arazorik egon behar bakoitza bare edukinarekin harremantzeko.

Dena hobetzearen alde izan da. Hala bedi.


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code