Nabarran aritzen nintzenean, diseinatzaile eta marrazkilari gisa, bota nituen ere zinemaren inguruko artikulu batzuk. Esan behar dut ez naizela kritikaria, zalea baizik. Beraz ez nuen ez pisuzko arrazoirik emateko inolako asmorik nire hutuak defendatzeko orduan. Katedra gutxi. Nire gustuetaz, besterik ez, idazten nuen. Xumeki idatzi nituen, eta orain –artxibo zaharren artean agertu ondoren– berriro jarriko ditut hemen.
Ez dira beste munduko ezer, baina gustura idatzi nituen bere garaian, eta nire marrazkien artean material desberdina izan daitekeelakoan botako ditut.
Edukin zaharkitua iruditu ahal zaio askori. Izan ere, nahiko zaharkitua zen aterazen momentuan –atenporala nahiago nuke esan, baina zaharkitua ere izan zitekeen–. Hortaz, ezer gutxi kaxkartu delakoan hemen izango duzue irakurgai. Edo ez. Ez dut inor behartuko.
Hasteko, eta arraroa bada ere, tranpa egingo dut eta nire azken kolaborazioa argitaratuko dut lehen. Finean, azken horretan laburbildu bainuen hilabetero egindakoa. Balio dezala, beraz intentzio-adierazpen gisa.

Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina