2011/08/31

Beste zinema europarra


2004ko udan Nafarroako Gobernuak antolatzen zituen Nafarroako Jaialdien barnean, Europari eskainiriko zine mintegi batean izan nintzen. Zinema europarraren ibilbidea ezagutaraztea zen mintegi haren asmoa eta horretarako zazpi zuzendari aukeratu zituzten: F.W. Murnau, Theodor Carl Dreyer, Roberto Rossellini, Luis Buñuel, Ingmar Bergman, Jean-Luc Godard eta Lars Von Trier. Beste behin ere izen potoloenak aukeratu zituzten sasi intelektual itxura eman nahian-edo. Hala, ba… txalo bero eta serioak.

2011/08/30

Imanol



El 26 de junio de 2004 moría Imanol, el cantautor, y Mikel Taberna le dedicó entonces este artículo en Nabarra.

Alua itsasoa



Mikel Taberna

Gimondiren bidez ezagutu nuen Imanol. Herriko besta batzuetan. Lepotik lotu eta, moxkor txispatuaren alegria eroarekin, Lau haizetara kantatu genuen, kale erdian paseatu genuen bertsoa. Oroitzen naiz biharamunean Leurtzako urtegietara joan ginela, buruak pixka bat freskatzera. Urroztik goiti doan malda zutean gure etxeko kuatroeleak ia pott egin zuen egun hartan. Putzuko ur hotzean larrugorritan sartu ginen, negelek inguruan kilika egiten zigutela. Gero, bago ikaragarri haien artean lasterka ibili ginen, katakurtxintxak pertsegitzen. Hondarreko, eztabaidan aritu ginen, autodeterminazioa ala independentzia nahi eta behar ote genuen, eta apustuan, nork ote zuen bere baitan bandera gorri handiagoa, nork ikurrina egiazkoagoa. Hagitz arrazoibide pisuak ibili genituen!

2011/08/25

El señor conductor tiene sífilis


Otro relato escrito por Patxi Irurzun 
tuve el honor de ilustrar.
Gracias, Patxi, por permitirme publicarlos.
--------------------------------------------- 

Querido diario: esta mañana no me he hecho pis en la cama. ¡Por fin! Para mi que ha sido porque hoy en vez de las clases, con el padre Demetrio preguntándome raíces cuadradas y diciendo “pero que burro es usted, Goñi”, nos hemos ido de excursión, al monte, a ver como se hace el queso, que resulta que no lo fabrican en el polígono donde trabaja papá, en el que yo pensaba que se hacía todo, las cajas de leche, los coches, las pistolas, los juguetes, que va, el queso este lo fabrica una señora que tiene una casita con muchas ovejas que huelen mal en mitad del monte, y todos íbamos muy contentos para allá, cantándole cosas al señor conductor, cada vez que cogía una curva y parecía que el autobús se iba a caer por uno de esos barrancos tan altos y tan verdes y tan mojados, así hasta que Olleta, uno que es repetidor y siempre anda con revistas guarras con las páginas con pegotones, y diciendo palabras raras y sucias, como potorro o lefa, ha empezado “el señor conductor tiene síiiifilis, tiene síiiifilis” y entonces el padre Demetrio se ha levantado y le ha pegado una torta, y todos nos hemos callado, y a mi me han dado ganas de mearme otra vez.

2011/08/24

Amaia da hasiera

Nire tarte xixtrin hau gero eta maila jantziagoa hartzen ari da, e? Irakurle zorrotza berehala konturatuko zen Amaia edo euskaldunak VIII. mendean liburuari eginiko keinuaz… baina, zoritxarrez, suposaturiko maila kultureta hori komuneko zulotik desagertzen da, eutsi ezinean. Izan ere, maisulan foralaren komikirako bertsioa besterik ez baitut irakurri. Eta Kutxak oparitu zidalako, gainera…

2011/08/23

Por una letra


Una vez más, Mikel Taberna volvía a clavarla en este artículo, a cuenta de los matices. Yo sólo lo puse en colores.

Letra baten garrantzia


Mikel Taberna

Euzkaditik Euskadira dagoen tartea, ezpainetik Espainiara dagoena dela pentsatuko zuen urliak, geroxeago hitzak H-z janztea euren biluztasun ederraz gozatu ezinik gelditzea uste zuen berberak. Eta hortik gerra. Aspaldi samarreko kontuak dira, baina oraindik ere, zenbat horrelako gure artean! Baikorrak pentsatuko du horiek denak bixigarriak direla, itzali hurran dagoen euskal sua hiltzera ez uzteko balio dutenak. Ezkorrak, berriz, eztabaida antzuak direla erranen du, eta batere sobran ez dugun indarra galdu bertzerik ez dela egiten horrela.

2011/08/22

II Saló del Còmic Social

Info.

Exprai Euskadi Irratian bla eta bla


Elkarrizketatxo bat egin zidaten atzo Euskadi Irratian, Amarauna saioan, eta hementxe duzue zuen belarrietarako. Fundamentuz edo ez, hortxe doa:

 

Orain pena ematen dit horren laburra izatea. Pentsatzekoa da ere luzeago egiteak ez duela merezi. Eta are gutxiago, entzulegoak ez du zertan jasan behar hau baino gehiago!
Eskerrik asko Edurne, Andoni eta Arantxari!

2011/08/21

2001: Springfield


Otro relato escrito por Patxi Irurzun 
que, al igual que otros publicados en este blog,
tuve el honor de ilustrar.
Gracias, Patxi, por permitirme publicarlos.
--------------------------------------------- 

Homer Simpson volvía a casa en su coche con The Who a todo volumen. A Homer le gustaba cantar mientras conducía. Por eso se había sacado el carnet en el instituto. Bueno, por eso y para poder aparcar en lo alto de aquella colina desde el que se veían todas las luces de la ciudad y el reflejo metálico de los refuerzos del sujetador de Marge brillando en la noche. Entre todas aquellas luces la más intensa la del McAuto. Quizás Homer se hubiera sacado el carnet solo porque le pirriaban los aritos de cebolla del McAuto (únicamente había una cosa que le hacía chuperretearse los dedos con más entusiasmo: el pollo al curry del badulaque de Apu). Daba igual, el caso es que aquella noche por fin Homer podía cantar a pleno pulmón, solo en el coche, sin preocuparse todo el rato de interrumpirse para regañarle a Bart por hacer calvos por la ventanilla.

2011/08/19

Oroitzapenen istorioak


Apustu egingo nuke, eta gehiegi arriskatu gabe, memoria historikoa aipatzen denean, ez dela erakutsiko dizuedan honetaz hitz egiteko.

Modern Family telesailaren kapitulu batean ikusi nuen lehenengoz. Aitonari bere urtebetetzean opari baten bila, umetako argazki bat berregitea erabakitzen dute seme-alabak. Ideia graziosoa iruditu zitzaidan eta opari bezala xelebrea ere.

2011/08/18

Historias de la memoria


Apostaría algo, y sin temor a equivocarme, que cuando se habla de memoria histórica casi nadie piensa en esto que os voy a mostrar.

Tuve noticia del tema por primera vez viendo un capítulo de la serie Modern Family. Buscando algo que regalar al abuelo por su cumpleaños, su hijo y su hija deciden repetir o reproducir una foto de la infancia. Me pareció una idea simpática y curiosa. Como regalo, tiene su encanto.

Improvisando en el cine

Escribir el guión una y otra vez, corregirlo, readaptarlo… Es de suponer que el resultado final, pasado del papel a la pantalla, ha de ser redondo. Aun así, siempre puede aparecer un destello de última hora, una guinda final con la que coronar el pastel. La improvisación nos ha regalado más de un recuerdo imperecedero.

Ejemplo de todo esto es este montaje de vídeo que me ha pasado Mikel. En él se nos muestran 25 improvisaciones de otras tantas películas. Tanto el audio como las notas que aparecen están en inglés, pero la categoría del público de este blog está por encima de todo eso.

Que lo disfrutéis.

Zinema zortziko txikian

Gidoia behin eta berriz idatzi, zuzendu eta birmoldatu ondoren pentsatzekoa da lan borobila izan beharko litzatekeela paperetik pantailara doana. Hala ere, azken momentuan harribitxiren bat, ginda gozo bat jarri ahal zaio pastelari. Inprobisazioak emaitza itzelak eman ditu behin baino gehiagotan.

Horren adibide da Mikelek pasa didan bideo-muntaketa hau. Bertan, 25 pelikula desberdinetako beste hainbeste inprobisazio erakusten dizkigute. Ingelesez daude audioa eta oharrak, baina blog honen irakurlegoaren kategoria horren gainetik dago.

Goza ezazue.

Ángeles en el infierno


Otro relato escrito por Patxi Irurzun 
que, al igual que otros publicados en este blog,
tuve el honor de ilustrar.
Gracias, Patxi, por permitirme publicarlos.
--------------------------------------------- 

A aquella mujer no le gustaban los hospitales. A nadie le gustan los hospitales. La vida y la muerte se agarran en ellos por las solapas y a menudo todos miramos para otro lado, como si fuera una pelea entre desconocidos. En cierto modo lo es: sabemos tan poco sobre nosotros mismos, somos tan incapaces de responder a preguntas tan elementales (¿quienes somos? ¿a dónde vamos?…) que las clases de filosofía deberían impartirse en un hospital, alrededor de un quirófano o un paritorio.

2011/08/17

Tovarich amerikarra


Irakurri al zenituen azken Nabarran Pierre de Lancre eta sorgin ehizari buruzkoak? Ez dizut laburpenik egingo, alfer alaena! Segi eta begiratu. Bada, zinema munduan ere duela ez asko antzekoak gertatu ziren. Sorgin ehiza XX. mendeko AEBetan.

Yankien kontuak, bai… Badirudi gauzak horrela izan direla beti. Zezenak bezala, mugitzen den gorri koloreko edozein gauzaren kontra adarrak zuzendu dituztela beti. Komunista usaina darion edozein ideia, pertsona edo kontzepturen aurka jo dutela beti.

2011/08/16

Salmones

Trenes, salmones, homónimos y otras historias del Bidasoa, en este viejo texto de Mikel Taberna que recupero para hoy.

Matiasen izokina

Mikel Taberna
Izokinekin amets egiten du Matiasek. Ez dakigu bertze ametsik ez duen edo hori den kontatu nahi digun amets bakarra. Hirurak noiz joko, nerbioso aritzen da ordenagailuaren pantaila begien parean duela. Erloju motelari begira, lantokitik ateratzeko ordua noiz erakutsiko dion. Zeruari tarteka erreparatzen, zer amu klase komeniko ote zaion. Dena prest, ziztu bizian abiatzeko, Iruñetik Endarlatsaraino. Iluntzera arte han ariko da, azkeneko argi ttantta ere aprobetxatuko du, kanabera luzea eskuan, Bidasoako jauntxoa harrapatu nahian. Ibai kastigatu eta izorratuan, berez ezin eta Diputazioko langileek botariko hainbertzetako bat, urtean harrapatuko diren hogeita hamabortz-berrogei horietako bat bederen. Joan den urtean bezala. Iaz berak atera baitzuen piezarik handiena: iatsu bederatzi kilo pisuan! Nola nahi duzu ametsik ez egitea!

Matiasek berak ere izokintako du bere burua. «Matias Irazoki: ez amurri ta ez izoki!, erratten ziratek, biño ni ere erdi izokiya niok». Esplikazioa gero ematen dizu, bera ere Bidasoaldean jaioa izanagatik, munduko itsasoetan barna ibilaldi batzuk egin ondotik, sorterrira bueltatzen dela tarteka-tarteka. Izokinez betea baitugu Iruñea, hainbertze herri handiren gisara, herri ttikietan sortuak, ziutate koxkorretako ur hotzetan ez laketzen eta, ahal duten guzietan, arrotz sentiaraziko ez dituen jendarte beroagora frankotan itzultzen direnak.

2011/08/11

Depresión primaveral


Otro relato escrito por Patxi Irurzun 
que, al igual que otros publicados en este blog,
tuve el honor de ilustrar.
Gracias, Patxi, por permitirme publicarlos.
--------------------------------------------- 

Todo era feo.

Todo era absurdo.

Todo, en definitiva, era aburrido.

2011/08/10

Urrea dirudi, baina platanoa da


Aurten ere, jada ohitura den bezala, Emakumearen Eguna* dela eta, hainbat elkartek antolatutako hainbat jardunalditan ikusgai izango da Thelma & Louise (Ridley Scott, 1991) izeneko filma. Norbaitek erabaki zuen feminismoaren balizko bandera izan zitekeela. Ni, ordea, ez nintzateke horren ziur egongo.

Uste dut, bai, pisu handia izan zuela bere egunean bi emakume nazkatuen istorioa izateak. Baina horretaz aparte, ez dut uste pelikularen sentsibilitatea bereziki femeninoa denik. Eta ez dut esan nahi honekin ñoñokeriatan erori behar denik horretarako… Mesedez… Baina argi asko ikusten da gizon batek egindako filma dela, eta agertzen diren jokabideek eta egoerek ikuspegi maskulinoa (askotan alderik negatiboenetatik ikusita) dutela.

2011/08/04

Venga la guerra


Otro relato escrito por Patxi Irurzun 
que, al igual que otros publicados en este blog,
tuve el honor de ilustrar.
Gracias, Patxi, por permitirme publicarlos.
--------------------------------------------- 

El bar estaba petado. Cada vez que entraba o salía alguien la marea humana avanzaba o retrocedía como una ola gigante que hacía añicos contra sus tímpanos besos enkalimotxados, carcajadas psicotrópicas, conversaciones que pretendían salvar al mundo y se convertían sólo en humo de tabaco.

—No hay ninguna guerra buena– dijo el primer borracho.

—Puta bola – contestó el segundo, y recordó aquella canción de Eskorbuto: “Venga la guerra, sobran estúpidos, venga la guerra, sobran payasos”.

2011/08/03

Ez nazazue hemen utzi, mesedez


Marrazki honetan* nirekin agertzen diren bi katuok Carmela (goikoa eta zuria) eta Pirata (behekoa eta begibakarra) dira. Nirekin bizi dira biak eta, pozik ez bada, behintzat gustura bizi direla esatea gustatuko litzaidake. Hala ere, ez dakit zer-nolako bultzadari jarraituz, etxeko atea irekitzen dudan bakoitzean, eskailerak behera joaten saiatzen dira. Abentura egarria, mundu zabala ezagutzeko irrika izatea, besterik ez, nahiko nuke; uste dut, ordea, etxeko pareten zama jasanezina egiten zaiela eta ihesaren bidea hartzen dutela, senari obedituz.
* Marrazki hau agertzen zen zutabearen egilea nintzela adierazteko, sinadura moduan.
Nik ere, askotan, bide hori hartzeko asmoz maleta prestatzeko tentazioa izan dut. Baina, destino erakargarri baten bila mapari begiratzean, bertan behera erortzen zaizkit asmoak, gogoak eta ametsak.

Ihes? Nora ihes?

2011/08/02

Lembrança de un viaje

En este texto y con la excusa de unas vacaciones de semana santa, Mikel Taberna declara su amor por Portugal.

Bidaiako lembrança


Mikel Taberna

Aspaldi kanbiatu zen guretzat Aste Santua, eta haur denboran (tokitan dago!), behinik behin, entenditzen zaila zitzaigun garai ilun (more) eta triste (josteta guziak debeku) haren partez, zeinetan Elizak are gehiago estutzen zuela iduri baitzuen, orain udaberriko bakazio-aldia baitugu, guk ere geure automobil koxkorra hartu eta ttor-ttor-ttor abiatu ginen hegoaldera, hegaztiek iparrari begira hasiak izan behar duten sasoi honetan.
Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code