 |
Ama+alaba |
Nonbait entzun nuen animalien artean, ugaztunen artean bederen, kume jaioberriek aitaren antza dutela lehenengo egunetan, arrak bere kode genetikoaren transmisioaren arrakastaz zalantzarik izan ez dezan. Kontrako kasuan, alfa arrak kumetxo horiek baztertu edo zuzenean hil egingo lituzke.
Teoria hauek albo batera utzita,
Ulric Collette argazkilariak proiektu bat jarri du abian senideen arteko antza aztertzeko.
Portraits génétiques izenburupean
famili bereko bikoteka egindako argazki nahasketak aurkitzen ditugu. Bitxia da nola batzuetan arraroak egiten zaizkigun aurpegi berrasmatu hauek, eta nola beste batzuetan ezkutatzen zaigun marra imajinario hori.
Hona hemen adibide batzuk. Gehiago egitasmo honen
webgunean.
 |
Bikiak |
 |
Aita+semea |
 |
Anaiak |
 |
Lehengusina+lehengusua |
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina