Mikel Taberna
Platanondo koxkor baten gerizpean jarri gara Lankratx eta biok, ostatuaren kanpoko terrazako mahaitto baten inguruan. Trago batzuk egiteko, afaria aitzaki. Begien bistan, bertan, Lamiosineko erreka, lamia zaharren istorioekin batera ur azalean plastikozko ontziak ere ekarki dituena: lamiakume berriek zilarrezko orraziak saldu-galdu eta hipermerkatuko kosmetikaren berri badutela seinale. Ostatua errentan hartua dute, partzon, bi kanpotarren artean: bata ukrainarra da, emakume gazte jenio bizikoa, bertzea argentinarra, adin beretsuko mutil pazientzia infinitukoa; mugaz muga ailegatu berriak mugalde honetara.
Hain zuzen ere horrekin zerikusia duen kontua ibili dugu geroxeago, zorroa betexea eta patxaran koparen barrenean horma puskak dantzan bueltaka hasi direlarik: Mugaldekoak izeneko poema liburua. Edu Zelaietak sinatzen du eta kontrabandoan ailegatu da gure eskura. Gasteiztik Berara. Akabo sakarina, kobrea edo automobilentzako kubiertak mendiz eta bizkarrean pasatzen ziren garaia. Finitu dira telebistak kotxe barrenean ekartzen ziren denbora. Guri poemak ekarri dizkigute, nahiz eta tabakoa edo droga dabilela erran jendeak. Mugaldeko «istorio harrigarriak» dira, poeta mustilatarrak («urrutiko hiri arrotzean» jaioa izanagatik, mustilatarra) kartografoen mapetan ageri diren mugen inguruko soroetan eta gainerako muga guzienetan bildu dituenak.
Ezaguna dugu gaia, lehendik ere aski ongi baitakigu nork geure baitan zer-nolako mugak ditugun, geurezkoak nahiz kanpotik sartu dizkigutenak. Eta hori gutti balitz, jakina da paraje hauetan izkina guzietatik mugak baditugula. Lan ederra hartu du makina batek nork bere lurraldea markatzen: ondasun partikularrak, herriak, probintziak, estatuak... Eta muga horien barrenean gu.
Halako toki batean gertatzeak zer ondorio ekartzen ahal duen pentsatuz, oroitu gara Espainiako Gerra Zibileko nazionalen eta errepublikarren arteko muga lerroaz. Hura, uztailaren 18tik hasita, egunero aldatzen zen, tiroka eta bulkaka. Halabeharrak emaniko suertearekin bat baino gehiago aski larri ibili izanen zen; konparazio baterako, gure herriko Pedro dendaria, frankisten eremutik «gorrien» aldera pasatu baitzen, han zain zeukan andregai ezkertiarraren ondora joateko.
Kondeareneko Josetxo Xorrarena, berriz, diferentea izan zen. Hark ez zuen batere afanik, ez bere burua defenditu ez bertzerena atakatzeko, ez inoren ez deusen amodioagatik. Hura bakean bizi zen ibai ondoko etxola hartan, bere baratze mazelarekin, bere xakurrekin eta bere arrantza ametsekin. «Nik ez nekian ez zer ziren ezkerrak ez zer ziren eskuinak; batere inporta niri!» kontatzen zuen lasai-lasai, solaserako aukera eta ardo botila mahai gainean jarriz gero. Gerrara joatera behartu zuten, ordea, bertzela fusilatuko baitzuten, gorrotozko ezinikusia ziotenek eginiko salaketa bat zela medio.
Fronteko lerroa metroz metro mugitzen zen orduan, aitzinera nahiz gibelera. Josetxori zeregin berezia eman zioten bere batailoian, escucha lana: haiek zeuden lubakitik atera eta etsaienera hurbildu behar zuen, Errepublika defenditu nahi zutenek zer egin gogo zuten entzutera. Ez zen toki desegokia, akaso, fede ttikia izan eta zalantzaren erresuman bizi zen batentzat: ez nahi ez batzuekin ez bertzeekin, eta bi lerroen artean. Irri murritza ezpainean kontatzen zigun gero, «Nahi baduzue egia jakin, bik egiten genian ‘escucha’ lana, biak gorrak gintuan!!!».
Escucha aritzea, entzuten jakitea, lerro artean jokatzea, bitartekari lanak egitea, zubiak eraikitzea... gaur egun ere bada zerbaiten beharra!
Izanez ere, ematen du gorra eta gogorra izatea dela bizi ditugun denbora hauetan balio duena. Jarrita gauden mahai honetaraino ailegatzen ari zaizkigu oraintxe berean Iruñeko Euskal Jai (!) zaharra, mugalarien gaztetxea, hustu eta suntsitzeko egiten ari diren zakarkeria neurrigabea. Alkatea eta bere lagunak mugazain (Eduk erraten duen bezala, «mugazainak lau urtetik behin hautatzen ditugu»), euren lubakitik euren arrazoia sekula karabinero-eltzetzuek egin duten modurik txarrenean partitzen ari dira: dinosauro erraldoien tamainako makinen eta roboten pareko gizon-emakume armadunen bitartez. Denbora batean, ahate oinak zituzten lamien kondairekin izitzen ziren haurrak gauaz; hemendik aitzinera, emakume itxura duen Bartzina izeneko mamu bat agertuko zaie amets gaiztoetan.
Harritzekoa da, edo tristea, edo sinesten zaila, urtean zazpi egunez eromenaren besoetan kulunkatzen den jendarte batean halako gauzak gertatzea. Sanferminetan arau eta gizarte-muga guziak (sexua, dirua, arraza, erlijioa, kultura...) urratzea libre bide delako famatzen baita hiria. Nola liteke, orain, hainbertze jende (karrikara protesta egitera atera gabe, leihoen atzean agintariei txalo isila jotzen –eta botoa ematen bihar– zenbat ote?) konforme egotea hain zuzen ere muga horiek hautsi nahi omen dituztenei halako egurra ematearekin?
Lankratx eta biok, poema liburua itxi eta, «ilargi zaharra» babes, sagarroiz jantzirik (zer gerta ere), Lamiosineko erreka goiti abiatu gara, Lizuniagako aduana zaharra («hutsik barrenetik, pintadaz beteta kanpotik») okupatu duten gauenara batzuei bisita egitera.

Nabarra aldizkariaren 42. zenbakian argitaratua, 2004ko irailean.
Mikel Taberna testuaren egilearen baimenarekin berrargitaratua.
Eskerrik asko, Mikel!
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina