2011/09/26

Pessoa: Atzerritarrak gara


Administrazioa Euskaraz EAEko funtzionarioei zuzendutako aldizkari bat da. Bertan argitaratzeko marrazki bat eskatu zidaten. Gai librea, beti ere administrazioarekin eta euskararekin lotuta.

Nahiz eta bera funtzionario ez izan (aita bai, nonbait), beti lotu izan dut Fernando Pessoa bulego gris horiekin, eta hura hartu nahi nuen abiapuntutzat. Agertzen den aipua testu honetatik atera nuen, aproposa iruditu zitzaidalako.

Lídia, ignoramos. Somos estrangeiros
Onde que quer que estejamos.
Lídia, ignoramos. Somos estrangeiros
Onde quer que moremos. Tudo é alheio
Nem fala língua nossa.
Façamos de nós mesmos o retiro
Onde esconder-nos, tímidos do insulto
Do tumulto do mundo.
Que quer o amor mais que não ser dos outros?
Como um segredo dito nos mistérios,
Seja sacro por nosso.
Agian tranpa pixka bat egin nuen esaldia bere testuingurutik ateratzen, baina bere testuinguru berrirako egokia ikusi nuen.

Fondorako irudia hainabt instantzi eta dokumentu ofizialekin egin nuen, gero gainean Pessoaren marrasmo (marrazkia + asmoa) hori jartzeko.

Aldizkariaren PDFa hemen lortu dezakezu.

* * * * *

Kamixeta bat ere egin dut marrazki honekin. Hemen mutilentzat eta hemen neskentzat eskuragarri. Kolore desberdinetan eta prezio paregabean duzue. Baita poltso bat ere irudi berarekin.


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code