Asko idatzi eta esan da azken egun hauetan, Espainiako SGAEk inposatu nahi duen zergari buruz. Badakizue, euskarri eta material informatikoak erostean ordaindu beharko dugun plus horri buruz. Monti disenatzaileak zioen bezala, kortsarioek bezala jokatzen dute, piraten itsaso batean. Lapurretari aurre egiteko, egile-eskubideak kudeatzen dituzten elkarte hauek lapurretan ere aritzen dira, estatuaren onespenaz. Kortsario hutsak.
Kanon hauek lapurreta justifikatu besterik ez dute egiten. Behin pirateria egon badagoela onartu ondoren, pastelaren zati bat ziurtatu nahi dute beraientzat. Horrela, herritar guztiak lapur bihurtu gaituzte, edota susmagarri behintzat. Gerra prebentiboen, atxiloketa prebentiboen eta hainbat gehiegikeria prebentiboren ondoren, isun prebentiboa asmatu dute. Zeren eta zuk, irakurle, agian oraindik ez zenuen zure bizitza osoan ezer pirateatuko, baina badaezpada, egin ez duzun delitua ordaintzen hasi beharko duzu. Batek daki noiz izango duzun tentaldian erortzeko aukera.
Batzuk imajinazioaz jokatzen saiatzen dira; www.filmotech.com gunea da horren adibide bat. Baina ez da nahikoa. Bertan, euro baten truke –top mantan baino merkeago–, pelikula bat eskura dezakezu. Gezurra, edo behintzat ez egia osoa. Euro baten truke pelikula ordenagailuan ikus dezakezu. Hiru bider deskargatzeko aukera ematen dizute –3-4 orduko deskarga prozesuaren ondoren*–, baina ezin duzu ordenagailutik atera. Gehiago ordainduz, nahi adina aldiz ikusteko bidea ere ematen dute, baina inoiz ez ordenagailutik ateratzekoa.
Ez dute artxiborik eskaintzen, baizik eta pelikulak on line ikusteko sistema bat. Bideoklub baten antzera funtzionatzen duela esan dezakegu. Aukera bat izan daiteke, baina ez da pelikula bat saltzeko era zuzenena, alokairua denez. Erosketak erositakoaren gaineko eskubide guztiak eskura jartzen dizkizu: mozketak, muntaiak eta aldaketak egiteko eskubidea; material horrekin jolastekoa; edo etxetik beste edonora eraman ahal izatekoa, besterik gabe.
Hala ere, saiakera eskertzekoa da. Demagun euro baten truke jartzen dituztela sarean, eta horrekin etekinak ateratzen dituztela. Demagun, euskarririk ez dagoenez, erabiltzaileak ordaindu beharko lukeela, ez zinemaren industriak. Zein da arazoa, orduan? Bideoklubak desagertuko liratekeela? Oraingo sistemarekin ere (alokairu sistema denez) arrisku hori bideokluben gainean egon badago.
Telefono konpainiei ere aspaldian ikusi genien buztana. Internet munduko komunikazioak dei lokalen prezio berean eskaintzen hasi zenean, ez genuen ulertzen zergatik ordaindu behar genuen gehiago distantziaren arabera. Deiak merke ordaintzeko eskaintzak ere egiten dizkigute; beraz, teknikaren aldetik posible bada, zein da gehiago ordaindu behar izateko arrazoia? Badirudi teknologiak hainbat gauza posible egiten dituela, baina dirua mugitzen dutenek gu ezjakintasunean mantentzen saiatzen dira. Eta teknologia horren bitartez kontrakoa erakusten duten hackerrak pirata eta gaizkile bihurtzen dituzte.
Beldur dira. Eta beldur horrek imajinazioa martxan jartzera behartu ditu, behintzat. Orain, irtenbide on bat aurkitzea besterik ez da falta, guztiontzako irtenbide onuragarria. Bitartean, ez daitezela itxurakeriatan ibili, piraten erromantizismoa aldarrikatuz eta horren kontura dirua eginez. Pirates of the Caribbean-ek nola jarraitzen duen ikusteko irrikaz nago.

Nabarra aldizkarirako idatzi nuen artikulu hau.
Orduan oraindik ez zegoen Sinde legerik, ezta SOPA legearen proiekturik ere, eta Megaupload eta antzekoak lasai asko bizi ziren.
*Jakina, gaurko konexioen abiadurarekin hau ez da horrela.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina