2011/10/27

Oharra: "Photoshopek ukitutako irudia"


Ameriketako Estatu Batuetatik dator berria eta, entzun dugunez, Photoshop eta antzeko programen erabilera arautu nahi dute, gehiegikeriak ikusita. Seth eta Eva Matlins daude egitasmo honen atzean eta Autoestimuaren Legea proposatuz gauzatu nahi dute:
"Ezin dugu albo batean utzi gure edertasunaren kultur honek nesken eta emakumeengan duen eragin kaltegarria. Arazoak benetakoak, kezkagarriak eta iraunkorrak dira, eta hara noiz agertzen zaizkigun: komunikabideetan erakusten diren gorputzen irudiak eta idealak gure herriko emakumeei itxaropen faltsuak sortu eta arauak ematen dizkietela konturatzen ez garenean"
Dove Self-Esteem-en ikerketa baten arabera, emakumeen %80ak ziurtasun falta agertzen du komunikabideetan ikusten dituen izarren irudien aurrean, perfektuegi direlakoan. Autoestimuaren Legea aplikatzerakoan, irudiak manipulatuak izan badira, era nabarmenean argitu beharko lukete. Horrela, errealitatearekin duen lotura norberak neurtu eta baloratu dezan.

Jarraian dugun argazki sail honek publizitatean erabilitako irudiak erakusten ditu –jakina, oso ukituak, moldatuak eta eraldatuakjatorrian nolakoak ziren erantsiz. Hau da, nolakoak ziren Photoshopak muxukatu baino lehenago.




Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code