2001-2002 ikasturtean Navarro Villoslada antzerki tailerrak Arthur Millerren Las Brujas de Salem muntatu zuen. Hasieratik izan nuen argi kartel iluna behar zuela honek. Beti bezala, Adolfo Lacunzaren argazkilariarekin lanean, argazki sesioa prestatu genuen. Jantzien afera burutu gabe zegoenez, eta eskura txano bakarra izanik, hiru nesken argazkiak banaka egin genituen, txano bakar hori konpartituz. Photoshopari esker hirurak elkarrekin jarri eta lixto, Kalixto.
Adolfok izugarrizko erraztasuna dauka bere modeloak dantzan jartzeko. Bakoitzari bere pertsonaia azalarazi eta hiru gaztetxoen keinuek borobiltzen dute kartela.
Tipografiaren erabilerarekin nahiko pozik geratu nintzen. Ez ordea azpiko eszenatxo horrekin. Nahiko inozoa iruditzen zait orain, denborarekin ikusita.
Zer iruditzen emaitza?
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina