2011/10/25

Zuekin… Joaquin Aldeguer

Ia-ia kasualitatez egin dut topo Joaquín Aldeguerrekin. Ez nuen aurretik ezagutzen, eta akatsaz benetan damutu egiten naiz. Baita bere maisukeria ikustean ergel hutsa sentitu ere.

Bere blogean ikusi dizkiodan marrazki zoragarriak ikusita txundituta geratu naiz. Estilo anitzeko artista dugu Joaquín. Marra zorrotza zein soltea erabiliz, izugarrizko emaitzak lortzen ditu, gehienbat karikaturak egiten dituenean. Komikiak eta bestelako ilustrazioak ere bide berriak jorratzeko erabiltzen ditu ipurterre honek.

Hona adibide batzuk. Gozatu eta ez galdu bere pista.





Iruzkinak. Bota hemen zurea:

2 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Joakin nire laguna da, baina ala ere, esan beharra dago txunditurik naukala. Ni, ikasketa berarekin, ez dut bere "maestria".
    Unibertsitatean ezagutu ginen eta ezkeroztik, bere arteaz maitemindu nintzen.
    Boli eta papaera uzten badiozu, edozer marraztu dezake erreferenterik gabe. Artista bikaina bihurtu da urterekin. Esan beharra da unibertsitatean ez genuela deus ikasi eta bere duina naturala da.
    "El pais"-en aurkitu dezakegu bere lana orain.
    Sartu zaitezte bere web orrian, merezi du.

    ErantzunEzabatu
  2. Pena da zure iruzkina sinatu ez izana. Seguruenik pozik hartuko luke berak.

    Hala ere, biziki eskertzen dizut hemen komentatzea. Esaiozu berari, poztuko da eta.

    ErantzunEzabatu

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code