2011/11/30

Deskodifikatzen


Aspaldian entzun nuen elkarrizketa hau:

—Zer moduz dago pelikula hau?

Entretenigarria da…

—Beraz, ez da oso gomendagarria, ezta?

—Tira, ni zinemara entretenitzera joaten naiz…

Ni ere asmo horrekin joaten naiz. Batzuetan suerteak lagunduta, beste batzuetan ez horrenbeste… Lehengoan, pretentsio handirik gabe, The Da Vinci Code (Ron Howard, 2006) ikustera joan nintzen. Liburua ez dut irakurri, beraz, aukera guztiei irekita eseri nintzen. Cannesen bota zizkioten harrien hotsak oraindik belarrietan nituen, aspergarria zela eta funtsa historikorik ez zuela batez ere… Baina gehienbat, aspergarria zela.

2011/11/29

TMEO #116


Kalean dago TMEOren 116 zenbakia. Bertan bi zirriborro hauek sartu dizkidate, gehiegi galdetu gabe. Altxatu eta erosi!

* * * * *

Ya está en la calle el TMEO #116, en el que he colado un par de perlas. En concreto, éstas de aquí abajo. ¡Lévantate y compra!

Laburrean: Munduaren historia


Munduaren historia 3 minutu t'erdian azalduta. Stop motion zoragarria.

* * * * *

La historia del mundo contada en 3 minutos y medio. Maravillosa stop motion.

2011/11/28

Una de teatro clásico


Bululú, ñaque, gangarilla, cambaleo, garnacha, farándula, compañía, bojiganga… son términos que designaban diferentes formaciones teatrales durante el siglo de oro español. Agrupaciones más o menos numerosas, desde un único miembro hasta superar la decena, que recorrían de forma ambulante pueblos, villas, haciendas y cortes.

Antzerkigintza klasikoaz


Bululú, ñaque, gangarilla, cambaleo, garnacha, farándula, compañía, bojiganga garai batean, Espainiako urrezko mendean, aritzen ziren antzerki taldeen izenak dira. Formato xumeak izan zitezkeen –bat, bi hiru kidek osatutakoak–, edo talde egonkorrak eta sendoak –halar lagunetik gorakoak–. Herriz herri, jauregi eta gorteetan aritzen zirenak era ibiltarian.

2011/11/25

25N / A25


Gauza asko esan daitezke indarkeria matxistaren inguruan. Gehiegi. Eta ez dira kartel bakar batean sartzen.

* * * * *

Pueden decirse muchas cosas sobre la violencia machista. Demasiadas. Y no caben en un solo cartel.

2011/11/23

Komentatzeagatik


Zinea gustatzen zaigu. Zuri, irakurle, gutxieneko zaletasun hori suposatzen dizut orrialde honetan parada egin duzulako. Niri, ba, tira… gustatzen ez zaidan zerbaiti buruz paperak zikintzea eta nire denbora preziatua galtzea… Zinea gustatzen zaigu. Bioi. Eta seguruenik teatroa eginez negarretan aritu gara noiz edo noiz aretoaren xarmaz, pantailaren magiaz eta folklore horri guztiari buruz.

Baina egia da, halaber, biok orduak ematen ditugula etxeko sofan oinutsik, lasai asko erretzen eta, horregatik, pelikulaz gutxiago gozatu gabe. Telebistarekin konformatu izan gara, bideoarekin gure filiaren burujabetza zer zen ezagutu genuen eta orain DVDarekin unibertso berri bat zabaldu zaigu.

2011/11/22

Me lo puedes hacer más barato ¿verdad?

Recordemos cómo examinamos en post anteriores la posiblidad de trabajar gratis y la forma de concretar condiciones al tratar con clientes.

Ahora, y relacionado con aquellos temas, os dejo un vídeo muy clarificador. Lo que aquí es humor, para muchos de nosotros es el chiste sin gracia de cada día.


Merkeago egingo didazu…

Akordatzen musutruk lan egiteko aukerak eta bezeroekin baldintzak zehazteko moduak aztertzen genituenean sarrera zahar batzuetan?

Ba orain, eta horrekin lotuta, hemen duzue bideo zoragarri bat. Hemen umorea dena, gutariko askorentzat eguneroko graziarik gabeko txistea da. Oso ongi azaltzen du.

2011/11/21

Ederra, piztia!

Marrazki friki hau duela urteak egin nuen. Oker ez banago, hurbileko merkataritzari buruzko artikulu baterako (betiko auzoko dendei buruz, alegia). Ez dut oso ongi gogoratzen zein zen gaia. Edonola ere, munstroari pertsonak zerbitzatzen dizkion Yolandak irakurketa ugari eta oso aproposak izan ditzake gaur ere.

Demagun adibidez, Jabba the Hutt honek Volkswagen irudikatzen duela –bere momentuan hiruki berdearen saltoki handia izango zen, seguruenik– eta neska lirainak langileak eskaintzen dizkiola, gupidarik gabe txikitzeko eta ipurtzulotik ateratzeko. Edo agian on Mariano izan daiteke, batek daki, eta hiritar arruntak –edo nafar vascoak izan daitezke, erronkarikoak eta komunitate osokoak– eskaintzen dizkionak.

Zerorrek erabaki zer esan nahi duen.

2011/11/19

Hausnarketarako datu bat


—Cuando el capitalista y el proletario votan a la misma opción política es porque uno de los dos es, simplemente, gilipollas.

2011/11/16

Iraultza piluletan

«Burgesentzako pelikula burgesa da. Ez dugu ikusleekin elkarrizketa iraultzailerik. Iraultza iraultza eginez egiten da, ez pelikulak eginez». Marco Ferrerik esan zuen Dillinger é morto bere lanari buruz ari zela. Bere filmografiako pelikulen artean zirikatzaileenetariko bat eta Cannesko Urrezko Palma irabazteko izendapena ekarri ziona, 1969an.

Iraultza… uuuuuh…! Iraultza gorriaren garaiko berezko tituluak alboan utzita (Eisenstein eta bere koadrila… nasdrovia, tovarischi!), oraindik gaur, noizean behin, ikuslearen aurpegian ustezko zaplaztekoa emateko egiten diren filmak agertzen zaizkigu, bizitzari beste era batez ekiteko eta bere egoera letargikotik esnatzeko (berriz ere ustez, ez pentsa) balio izango diotenak.



2011/11/15

Gartxot, en las pantallas

Hoy, 11 de mayo, se reestrena en los cines Saide Olite de Pamplona.

El largometraje de animación en euskara ‘Gartxot, konkista aitzineko konkista”, dirigido por Juanjo Elordi y Asisko Urmeneta y producido por Somuga, llegará a las pantallas el próximo 18 de noviembre. La película -que cuenta con música de Benito Lertxundi y las voces de conocidos cantantes de Zuberoa-, supone todo un reto, pues se trata de una cinta de animación para adultos, que se proyectará únicamente en euskara. 

Gartxot, zinemetan

Gaurtik aurrera, maiatzak 11 eta datozen egunetan, Iruñeko Saide Olite zinemetan berriz ikus ahal izango da.

“Gartxot, konkista aitzineko konkista” izeneko film luzea azaroaren 18tik aurrera izango da Euskal Herriko zinemetan. Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren zuendaritza eta Somugaren ekoizpena du filmak, Benito Lertxundiren musika, Zuberoako kantari eta aktoreeen ahotsak... osagai benetan indartsuak, erronka handi bati aurre egiteko: euskara hutsez eta helduentzako eginiko animazio proiektu bat gauzatzea.

2011/11/10

Ardurak eta soldatak

—Ocupamos puestos de gran responsabilidad y cobramos sobresueldos indecentes por ello; pero asumir esas responsabilidades cada vez que la cagamos sería de imbéciles. ¡Por eso mandamos nosotros y no ustedes!

2011/11/09

Askatasuna deserosoa da

Giza Eskubideen Kartak hala dio. Munduan diren konstituzio guztiek baieztatzen dute. Guztiok berdinak omen gara. Ongi ba. Baina eskubideez ari zirela uste nuen. Mundua kontrolatzen duen mafiak, berriz, uniformizazioa berdintasuntzat saltzen digu. Garesti, gainera. Ez naiz globalizazioaz hitz egiten hasiko. Horretarako, apunteak errepasatu. Edo ondokoari oinarrizko bibliografia eskatu.

Jendeaz ari naiz. Pertsonez. Jendea multzoa da. Pertsonak, multzo hori osatzen dugun aleok. Atomoak. Atomoen artean haizerik edo hutsunerik ote dagoen filosofo grekoen kezka zen. Edo omen. Galdera zein zen ez dakit eta erantzuna zein den ez dut ezagutzen. Baina pertsonen artean gero eta haize gutxiago nabaritzen dut. Urrunago gaudela diote batzuek, eta nik, hara non, gero eta gertuago gaudela uste dut.


2011/11/08

Barato, espectacular y rápido, ¿no?

Un clásico de los encargos. Da igual quién te lo pida: Un amigo, un desconocido, o una presunta relación profesional. Casi siempre, y por la vía más cómoda (cómoda para el cliente, claro) pretenden que el resultado resulte barato, espectacular y lo más rápido posible (la expresión para ayer es demasiado corriente). 

Merkea, itzela eta azkar nahi duzu?

Klasiko bat enkarguak egiterakoan. Berdin dio lagunek eskatu, ezezagunek ala harreman sasiprofesionalak izan honen atzean. Ia beti, eta erraz alde (bezeroarentzat, jakina) lana merkea izatea, emaitza itzelekoa eta ahalik eta azkarren (atzorako esamoldea ohikoegia da) nahi izaten dute. 

2011/11/07

Hautagaiaren mezua

—Me dirijo a ustedes que me han votado para rogarles que, en adelante, se abstengan de poner mis palabras en sus bocas.

2011/11/04

Tintin



Kartelerak lehertzen dabil Spielbergen pelikula. Eta horren harira, animatzaile talde batek kreditu berezi hauek irudikatu ditu, komikietako elementu desberdinak erabiliz.

Ikusgarria benetan Tintinen beste ikuspegi hau.

* * * * *

La peli de Spielberg está arrasando en las carteleras. A cuenta de este tema, os presento estos créditos alternativos que un estudio de animación se ha currado a modo de fan art, empleando elementos de los míticos tebeos.

Una revisión de Tintin impresionante.

Music composed by Ray Parker and Tom Szczesniak.

2011/11/02

Dagoenean, bonbon; ez dagoenean, Von Trier


Benetan erakarri eta zinera 6 euro gastatzera gonbidatzen nauen aukera gutxi agertzen zait azken honetan. Eta bakarrik joatea gustuko dut, ez pentsa… Konpainiaz baino gehiago tituluez ari naiz oraingoan.

Itxaropen handiz joan nintzen Good night, and good luck (George Clooney, 2005) ikustera. Itxaropena dezepzio bihurtu zen, ordea. Inuxenteegia egin zitzaidan bere planteamenduetan. Ez aspergarria, baina bai erdipurdikoa eta bigunegia. Kazetaritzaren mixeriak agertu nahi, baina benetako zaplaztekoa emateko ezin indarrik egin. Lana borobiltzeko nahikotxo falta zaio Clooneyri.
Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code