Bululú, ñaque, gangarilla, cambaleo, garnacha, farándula, compañía, bojiganga… garai batean, Espainiako urrezko mendean, aritzen ziren antzerki taldeen izenak dira. Formato xumeak izan zitezkeen –bat, bi hiru kidek osatutakoak–, edo talde egonkorrak eta sendoak –halar lagunetik gorakoak–. Herriz herri, jauregi eta gorteetan aritzen zirenak era ibiltarian.
Antzerkigile hauen omenez, Ignacio Arangurenek zuzentzen duen Navarro Villoslada institutuko antzerki tailerrak Pícaros, Cómicos, Clásicos izeneko antzeslana taularatu zuen 2002-2003 ikasturtean, testu anonimoak eta izen handiko egileenak –Cervantes, Lope de Rueda, Quiñones de Benavente edo Lope de Vega– erabiliz.
Beste batzuetan bezala, eta Adolfo Lacunzaren argazkien ezinbesteko laguntzarekin, kartela eta esku-programa egin nituen.
Beste batzuetan bezala, eta Adolfo Lacunzaren argazkien ezinbesteko laguntzarekin, kartela eta esku-programa egin nituen.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina