2011/11/08

Merkea, itzela eta azkar nahi duzu?

Klasiko bat enkarguak egiterakoan. Berdin dio lagunek eskatu, ezezagunek ala harreman sasiprofesionalak izan honen atzean. Ia beti, eta erraz alde (bezeroarentzat, jakina) lana merkea izatea, emaitza itzelekoa eta ahalik eta azkarren (atzorako esamoldea ohikoegia da) nahi izaten dute. 

Ezinezkoa denez, hemen duzue grafiko bat non oso argi azaltzen den ezinezkotasun horren zergatia. Behin erakutsi zidaten beste baten moldaketa da. Egia esan, ez dakit nork egin zuen*, baina maisua da.

Laburrean azalduta:
  1. Azkar eta merke nahi baduzu, ez duzu aparteko kalitaterik izango.
  2. Kalitatezkoa eta merke nahi baduzu, ez sartu presarik.
  3. Kalitatezkoa eta azkar nahi baduzu, prestatu dirua, ez baitzaizu merke aterako.
Honekin batera, beste grafiko zoragarri hau gogorarazi nahi dizuet.

**********

*OHARRA: Puño handiak jatorrizkoa nor egin duen esan dit. Colin Harman izan zen eta hemen argitaratu zuen. Eskerrik asko azalpenagatik!


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

3 iruzkin:

  1. igual nundik atara dozun jarri beharko zenuke; nahiz eta itzuraz pixkat aldatu dozun.

    ErantzunEzabatu
  2. Aspaldian postaz jaso nuen jatorrizko eredua, sinadurarik gabe. Testuan aipatzen dudan bezala, honako hau moldaketa txiki bat da.

    Hala ere norbaitek baldin badaki nork egin zuen jatorrizko diagrama, eskertuko nioke eta hemen aipatuko nuke.

    Eskertzen da komentarioa!

    ErantzunEzabatu
  3. Ikusten duzuenez, Colin Harman da jatorrizko egilea. Sarrera editatua eta bakoitzari berea (interneten legea)

    ErantzunEzabatu

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code