2011/12/02

Aprobetxategiak


2003-2004 ikasturte hartarako ikuspegiak ez ziren munduko zoragarrienak. Krisia ez zen orduan gaur ezagutzen eta pairatzen dugun moduan aurrikusten. Ezta gutxiago ere. Irakaskuntzari dagokionez, ordea, laino beltzak agertzen ziren foraltasunaren zeruan, azken urteotan kolaboratzen aritu naizen Antzerki Tailerraren gainean.

Tailer honekiko Nafar administrazioaren jarrera ez zen hoberena, 25 urte betetzen zituenean gainera, eta Ignacio Aranguren zuzendaria ez denez nolanahi isiltzen, oso era zorrotzean eta intentzioz beterik Carlos Arnichesen lan aproposa taularatzea erabaki zuen: Los caciques. Ulertu nahi izan zuenak aukera polita izan zuen.

Tamalez, gaiaren gaurkotasuna amaigabea da oinetakoak eta gogoa zikintzen dizkigun lokatzez beteriko lur honetan.

Beste azken urteotan bezala, kartela eta programaren ardura nirea izan zen. Esku-programarako Adolfo Lacunzaren argazkiak ezinbesteko oinarritzat izan banituen, kartelerako irudi xume eta zuzen bat proposatu nuen. Bai, Saul Bassen antzera. Hori zen asmoa, behintzat.


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code