Hendrik Kerstens askotan saritu duten argazkilaria, bere kabuz ikasitakoa gainera. Izan ere, ez zuen lanbidetzat hartu berrogei urte bete arte. Erretratuarena da bere esparrua, bere alaba Paula modelo gisa erabiltzen duelarik.
Pirotekniarik gabe erakusten du bere alaba, xumeki eta dotoreziaz aldi berean. Lortutako giroak, argiak eta kutsu piktorikoak Alemaniako eta Holandako margolariak –Jan Vermeer, bereziki– gogorarazten dituzte. Oso era garbian, gainerakorik gabe, agertzen dira bere irudiak. Formalki xumeak, eta jatorri xumeko osagarriak erabiliz, xarmarik gabeko egunerokotasun horrek apaingarri dotoreak bilakatzen ditu.
Begien gozamenerako, finean.
Begien gozamenerako, finean.
Irudi gehiago, bere webgunean.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkin bat