Cuando, allá por 2003, las nieves dejaban paso a la primavera, las autoridades españolas, en un alarde de autoritarismo, echaron el cierre forzoso al diario Egunkaria. Mikel Taberna dedicó su sección en Nabarra a comentar estos hechos. Aquí está. Arriba, la ilustración con la que se acompañaban sus palabras.
2011/03/23
Elurra urtzearekin batera
Mikel Taberna
Oraindik ez baitzuen eguna argitu, urrundik ez nekien seguru bera ote zen, baina hala iruditu zait. Hurbildu eta saludatu nauenean, ez dut duda egin: Roberto zen. Aste osoan ikusi gabe eta berriz ere adiskidea zen kaleak garbitzen ari zena. Xarparekin ondora joan naizelarik, egunero bezala hasi da lau xangoko deabru ttikia tentatzen. Kaskoan txanoa zeraman, nik bezala, termometroa lo gelditu delako zero azpiko bizpahiru gradutan, eta soinean plastikozko uniforme distiratsua. Eskularru lodiak. Aurpegia bakarrik agerian, eta bertan lunetak eta bizar usua. Esku batean erratza, bertzean saskia. Besoak zabaldu eta, hegazti handiak hegalak bezala, haiek mugitzen hasi denean, Xarpa sainga eta zaunkaka hasi zaio ero moduan, eta sokatik tiraka, ihesi joan nahian. Txoriek antzeko zerbait sentitzen izanen dute txorimaloa ikustean. Goizero gauza bera eginagatik, ez dago modurik txakurra lasaitzeko. Ez naiz harritzen. Ni ere izutuko nintzateke.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.
Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.
Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.
Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia
