Otra Carmen, costurera en Barañain, servía a Mikel Taberna como punto de partida para hablar en este artículo de los gitanos y de los diferentes tratos dedicados a éstos en el cine, la literatura y la sociedad.
2011/05/16
Carmen
Mikel Taberna
Ijitoa da Carmen. Barañaingo jostunik hoberena. Zenbat jertse egin, zenbat tarrata konpondu bere behatz antzetsu horiekin! Bere ama zenak zumearekin saskiak bezala, Carmenek jantziak, hari edo artilearekin. Erretiroa hartua beharko zuen, baina oraindik ere hor segitzen du, lantegi bihurtua duen bere etxean. Beti bezeroz edo lagunez inguratua. Ez zuen laketuko senarrarekin bakarrik. Lanbidea bizimodu izaki.
Berak, ordea, bera ez baina bere gurasoak zirela dio. Gurasoak ijito. Eta hori konfiantza pixka bat tartean baldin bada. Bertzela, isilik mutu. Normala, oraindik ere horren pertsegitua den izatasuna erantzi nahi izatea.
Berritsua da gure Carmen bulartsua, eta zoragarria bere gaztelania aspaldikoa. Iruñetik hurbileko herri koxkor batekoa, familia osoa bezala. Gustura aritzen gara berarekin solasean.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.
Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.
Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.
Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia
