Apustu egingo nuke, eta gehiegi arriskatu gabe, memoria historikoa aipatzen denean, ez dela erakutsiko dizuedan honetaz hitz egiteko.
Modern Family telesailaren kapitulu batean ikusi nuen lehenengoz. Aitonari bere urtebetetzean opari baten bila, umetako argazki bat berregitea erabakitzen dute seme-alabak. Ideia graziosoa iruditu zitzaidan eta opari bezala xelebrea ere.