2011/11/21

Ederra, piztia!

Marrazki friki hau duela urteak egin nuen. Oker ez banago, hurbileko merkataritzari buruzko artikulu baterako (betiko auzoko dendei buruz, alegia). Ez dut oso ongi gogoratzen zein zen gaia. Edonola ere, munstroari pertsonak zerbitzatzen dizkion Yolandak irakurketa ugari eta oso aproposak izan ditzake gaur ere.

Demagun adibidez, Jabba the Hutt honek Volkswagen irudikatzen duela –bere momentuan hiruki berdearen saltoki handia izango zen, seguruenik– eta neska lirainak langileak eskaintzen dizkiola, gupidarik gabe txikitzeko eta ipurtzulotik ateratzeko. Edo agian on Mariano izan daiteke, batek daki, eta hiritar arruntak –edo nafar vascoak izan daitezke, erronkarikoak eta komunitate osokoak– eskaintzen dizkionak.

Zerorrek erabaki zer esan nahi duen.
Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code