Nabarra aldizkarian atera didaten perfila da honako hau. Getxophoto bisitatzerakoan Lopik ateratako argazkian oinarratuta osatu zuten ondorengo testua. Azken alea izan zen pasa den abendukoa Nabarrarentzat. Azken arnasa. Ohorea izan zitekeen, baina pena da gehiago.
Eskerrik asko, Nabarra! Agur eta ohore.
Eskerrik asko, Nabarra! Agur eta ohore.
Exprai eta Eastwood
Clint Eastwood San Frantziskon jaio zen, Kalifornian. Exprai Iruñean, San Frantziskoren zale asko dituen Nafarroan. Aktore eta zuzendari izan baino lehen Eastwood egurgile, piano-jole, basoetako suhiltzaile, eta metalgintzako langile izan zen. Dakigula, Exprai ez da izan ez egurgile, ez piano-jole, ez basoetako suhiltzaile, ez metalgintzako langile. Ondoko argazkian Eastwood baino txikiago agertzen den arren, espero dugu ez dela txikituta sentitzen delako. Hain txikia ere ez zara, Exprai, Eastwooden ondoan.
Begira.
Clint Eastwood, altuera: 1,93 (IMDBren datu basearen arabera)
Joseba Beramendi (Exprai), altuera: 1,90 inguru (bere esanetan)
Argazkiak engainatu egiten gaitu, beraz. Eastwood ez da hain handia. Eta Exprai ez da hain txikia.
Lotsatia, beharbada, bere buruaren erretratua eskatu diogunean, bere burua marrazkiaren atzean ostendu duelako. Agian ez du lotsatuta egin, bere burua marrazkian erosoago sentitzen duelako baino. Edozein kasutan, guretzat oparia izan da, aspaldi maite ditugulako ahoan duen arkatz horretatik ateratzen dituenak.
Marrazkilari eta ilustratzailea da Exprai eta Nabarran kolaboratu du urteetan. Besteak beste, Joseba Sarrionandiaren ipuinak ilustratzen. Hainbat egileren hitzei jarri dizkie irudiak Expraik, lapitzaren grafiteroak. Ipuinak, artikuluak, denetarik ilustratu du. Kartelak ere egin ditu, eta disko azalak. Berea da, esate baterako, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak ekoiztuta aurten argitaratu den abesti bilduma. Bere lan zabalaren adibideak ikusi nahi dituenak, exprai.com web-orria bisita dezake, besteak beste. Bere Facebook orrian, zera dio Expraik: promesa gazte izatetik pertsona handia izatera pasako dela ezer adierazgarririk egin gabe.
Ez gaude ados.

Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina