2012/01/10

Frantzisko Xabier Jaso Azpilkueta


Misiolari jesuita, ekialdeko Asian egindako ebanjelizazio lanagatik egin zen ospetsu eta Indietako Apostolu ezizena jarri zioten. Xabierko Gazteluan jaio zen 1506an, gurasoak Joan Jaso –orduan Nafarroako Errege Kontseiluko presidentea– eta Maria Azpilkueta –oso familia noblekoa, Martin Azpilkueta doktore ospetsuaren familia berekoa– izanik. Nafarroa inbaditzen ari ziren Gaztelako tropen aurka borrokatu behar izan zuten Migel eta Joanek, anaia nagusiek, aitak Joan Albretekoa erregeari Irunberriko gotorlekura ihes egiten laguntzen zion bitartean. Frantziskok bere etxean bertan bizi izan zuen Nafarroak erresuma independente gisa izandako azken arnasa.

1525ean Parisera bidaiatu zuen Sorbonan ikasteko. Han aurkitu zuen Inazio Loiolakoa. 1535ean pobrezia eta kastitate-botoak egin zituen, eta geroago Lur Santura joan zen. Apaiz egin zen 1537an. 1541ean Ekialdeko Indiara alde egin zuen eta ebanjelizazio lan handia egin zuen. Goa, Kotxin, Pesqueria uharteak, Malaka, Moluka uharteak, Japonia eta Txinatik pasatu zen. Azken herrialde horretan hil zen 1552ko abenduaren 3an Shang-chuan uhartean. Tradizioak dioenez, agoniaren azken arnasak egitean Xabierren azken hitzak Jainkoari euskaraz egindako otoitza izan ziren.


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code