Idazlea, Elkanon jaioa 1748an, 1835ean hil zen. Apaiz egin zen 1774an, herriko parroko izendatu zuten eta kargu hori izan zuen harik eta hil zen arte.
Bi ezaugarri garrantzitsu ditu: bera da garai hartako euskal idazle nafar bakarra eta, bigarrenik, bere lana goi-nafarreraz idatzita dago, gaur egun galdua den Iruñerriko euskalkian.
Egin zuen lan literario handitik, urte haietan nagusi zen zentsura zela-eta, zati txiki bat besterik ez zuten argitaratu eta liburu garrantzitsuenak hauexek dira: Urteco Igande guztietarako Platicac edo Itzaldiac (igandeetako sermoi bilduma); Jesús, copla guisa batzuc molde gutitacoac (olerki erlijiosoen liburua) eta Jesús-Cristoren evangelio sandua Juanec dacarran guisara (San Juanen ebanjelioaren itzulpena).
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina