2012/01/24

Joannes Leizarraga


Euskal idazlea. Beskoitzen jaio zen 1506. urtera aldera. Seguruenik apaiza izanen zen Joana Albretekoa 1559an higanot bihurtu zenean. 1564an sinodo kalbinista egin zen Pauen, non, protestantismoa Euskal Herrian sartzeko beste zenbait neurrirekin batera, Itun Berriaren itzulpena egitea erabaki baitzen. Leizarraga hautatu zuten lan horretarako.

Ia ez da haren bizitzaren xehetasunik ezagutzen, Bastidako parrokian hil zela ez bada, 1601. urtera aldera, ministro kalbinista izan zen tokian, L’Antiqué ezizena jarri zioten hartan.

Bere lanak, hiru liburu, guztiak itzulpenak: Iesus Christ gvre Javnaren Testamentv Berria, Vulgata lana herri euskararako itzulia, A b c edo Christinoen instructionea, kristau-jakinbide moduko bat, eta Kalendrera (egutegia).


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code