Idazle, politikari eta kazetaria. Vianan jaio zen 1818an. Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen Santiagon, eta Zuzenbide ikasketak Madrilen. Hainbat egunkari eta aldizkaritan aritu zen. 1858. urtean joera neokatolikoko Pensamiento Español egunkaria fundatu zuen. Partidu karlistan afiliatu zen eta hango diputatu hautatua izan zen 1857an, 1865ean eta 1867an. On Karlosen idazkari izan zen 1869an eta, 1865ean, Nocedal ordezkatu zuen Comunión Tradicionalistaren buruzagitzan.
Artikulugile bikaina izaki, nobelista gisa nabarmendu zen. “Walter Scott espainiarra” gisa ezagutua, haren nobelei ez zieten bere garaian behar bezalako balioa eman. Bere lan ezagunenak hauexek dira: Doña Blanca de Navarra, Crónica del siglo XIV; Doña Urraca de Castilla; eta el Anticristo. Haren lan gorena: Amaya o los vascos en el siglo VIII.
Bere merezimenduak aitortuz, Asociación Euskara de Navarra elkarteko ohorezko kide izendatu zuten. Vianan hil zen 1895. urtean.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina