2012/02/21

Istorio bitxi bat


Patxi Irurzunen bidez bitxikeri honen berri izan dut.

Musikariak, metro geltokian tokia aukeratuta, bibolina atera eta Bachen pieza eder eta zail batzuk jotzen hasi zen. 45 minutu besterik ez zen egon, baina sokak laztantzen zituen bitartean mila lagun baino gehiago pasa ziren bere aurretik. Lanera joateko ordua zen eta jendea korrika eta presaka zebilen.

Batzuk une batez geratu eta gehienak kasu berezirik egin gabe, ziztu bizian, trena ez galtzen saiatzen dira. Baten batek dirua ematen dio. Guztira eta 45 minutu horietan, 32$ bildu zituen.

Txalorik gabe, 3,5 milioi dolarreko bibolina gorde eta kontzertua bukatutzat eman zuen Joshua Bellek. Bibolinjole famatuak egun pare bat lehenago emanaldi arrakastatsu bat eman zuen antzoki batean, sarrerak -bataz beste- 100$ balio zutelarik.

Duela bost urte, 2007ko apirilean, The Washington Post egunkariak esperimentu berezi hau egin zuen metroan. Ez ohiko toki eta ordu batean, gai ote gara edertasuna behar bezala baloratzeko? Talentua ustekabean eta boteprontoan ezagutzeko prest gaude? Zenbat gauza ez ote ari gara galtzen, hemen eta orain?


Datorren asteartean, otsailak 28, Donostian egongo da Joshua Bell.

Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code