2004-2005 ikasturtean, Iruñeko Navarro Villoslada Antzerki Tailerrak Ignacio Arangurenen zuzendaritzapean aintzineko Erromara jauzi eginez, Carlos Triasek batu eta egokitu zituen Plautoren idazki zaharrak berreskuratu zituen. Beste behin ere, Adolfo Lacunzaren material grafikoarekin egin nituen kartela eta esku-programa eta ederki asko pasa nuen bitartean.
Oraingoan, 60 hamarkadako peplum haietaz oroituta, lanaren estetika ikaragarrizko produkzioa balitz bezala irudikatzea otu zitzaidan: Harritzarrak izenbururako, pertsonaien irudiak elkarren gainean nahasiak eta epika barra-barra. Emaitza, ongi ala gaizki, hor dago.
Ez orduan eta ez gaur, ez nintzen 3D programekin moldatzen. Beraz, hizki erraldoiak erabat eskuz egin behar izan nituen. Pulp eta erdipurdiko glamourra darion esku-programa garai bateko haietan oinarrituta dago: paper merkean inprimatzen ziren, argazkiak eskuz koloreztatzen zituzten –irizpide gehiegirik gabe eta emaitza kaxkarrekin– eta oinarrizko koloreak erabiltzen zituzten, gehiegikeriaz betetako leloekin zipriztinduz orriak.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina