Nafarroako Erregina. Anguleman 1492an jaio eta Odosen, Aturben, 1549an hil zen. Karlos Orleansekoaren eta Luisa Saboiakoaren alaba izan zen. Lehen ezkontzan Aleçongo dukea esposatu zuen 1509an, eta geroago, Enrike Albretekoa errege nafarra. Nafarroako Hegoaldea Gaztelak inbaditua zuen garai erabakigarrian izan zen Erregina eta inbasoreek eskuratutako lurraldeak berreskuratzeko ahaleginetan ez zuen atsedenik hartu hil zen egunera arte.
Arte, letra eta zientzien babeslea izan zen, eta erreformaren sustatzailea, nahiz eta Erromako Elizarekin hautsi ez. Tolerantziaren eredu izan zen eta ez zuen zalantzarik egiten bere gortean beren ideiengatik jazarpena jasaten zuten pentsalari, idazle eta artistak babesteko orduan.
Idazle gisa lan garrantzitsuak utzi dizkigu, haien artean aipatzekoak: Ultimas poesías, el Heptámeron, Espejo del alma pecadora, Las margaritas de la Margarita de las princesas; eta hainbat antzezlan ere bai (Misterio de la Natividad).
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina