Mikelek esan zidan behin, Cernuda aipatuz, desioa eta errealitatea desberdintzen ikasi behar nuela. Egia esan, ez dut gogoratzen aipuaren zergatia, baina horrez geroztik sarritan etorri zait burura. Nolabaiteko statusa mantendu nahian, edo erakutsi nahian, erakusleihoen azoka honetan gero eta herritar gehiagok zorpetzen du bere burua amaigabeko kredituekin. Eta ez naiz etxebizitzaz edo autoaz ari. Oporrak (luzeak zein motzak), ospakizunak (ezkontzak zein hiletak) eta kolore desberdinetako kapritxoek osatuko lukete zerrenda luze bat.
Lehentasun arazoa da. Begietatik sartu diguten bizimodu bati jarraituz edozein astakeria egiteko prest gaude. Eta pertsonekin gertatzen den bezala gertatzen da zinearen industrian.
Halaxe konprobatu ahal izan dugu aurtengo* Oscar sarien banaketan (oraingoan ere). Ditxosozko industria horren lehentasun ekonomikoak bultzatu nahian banatzen ohi dira sari horiek. Ikusleak aspaldi ikasi zuen ez zirela inondik inora fidagarriak, ezta borobiltasunaren berme ere. Egia da, bestalde, gida moduan erabiltzen ahal direla, amuetatik bereizten direnean. Baina ez dira inolaz ere egia absolutuak.
Zuzendari handiak, itzal luzeko aktoreak, sari horiei estu loturik agertzen dira gehienetan, proposatu edo irabazle izanik. Baina izugarrizko hanka-sartzeak ere ezagutu ditugu, efektismoa edo sentsibleria tartean daudela. Hala ere, joko horri ezin zaio luze eutsi eta kreditua agortzen da noizbait.
Orduan, zorrak kitatzeko garaia iristen denean, orain bezalako banaketak ikusten ditugu. Scorsese baten eskuetan jartzen da urrezko gizontxoa, neurri batean horrenbeste urte eta gero tokatzen zitzaiolako. Hori al da pelikula jakin batean egindako lana saritzeko modua? Edo urteetako kredituak eragindako interesak ordaintzeko ordua?
Jakina da, bestalde, justiziari jarraituz banatuko balira bi gauza gertatuko liratekeela. Batetik, inork ezagutzen ez duen jendearentzat izango ziren sariak. Bestetik, industriaren oniritzia eta babesa dituztenak kontuan hartuta, lau katuren artean nola banatzen diren ikusiko genuke. Baina txartel-leihatilaren gurpilak mugitzeari ez uzteko beharrezkoa da izar berriak sortzea, sarien banaketa «demokratikoa» izatea –eta ez naiz botoen balioaz ari, hedapenaz baizik–. Ezin dugu ahaztu, ordea, zine estatubatuarraren festa dela eta industriako jendeak erabakitzen dituela banaketa horiek. Lortu dutena, hala ere, munduko zinea saritzen dutela sinestaraztea da. Edo, tamalez, horrela ulertu du publikoak.
Finean, Scorseserekin aspaldiko zorra –zazpi izendapenen zorra– ordaindu dute, remake baten bitartez. Etikarekin duten zorra kitatzeko, sistemari ustezko belarrondoko bat eman diote An inconvenient truth dokumentalaren bitartez –a ze ausardia!–. Eta atzerriko filmik onena aukeratzeko, Alemania komunistaren Stasiaren papera azaltzen duen thrillerra. Agatak esan didan bezala «edozein polizia, edozein kulturaren eta pertsonen gaineko kontrola kolokan jartzen duena. Autoritatea vs artea; obedientzia vs askatasuna… gai klasiko bat». Zinta ona, baina oso pertsonaia lauak dituen lana. Nire ustez, gaiak pisu erabakigarria izan du aukeratzean. Eta zer esanik ez Morriconeri buruz… errematatu gabeko bost sari-proposamenen ondoren, ohorezko sari bat eta txalo pare bat bizkarrean.
Bidean geratu dira beste izen handi batzuk. Babelen soinu banda saritzea exkaxa suertatzen zait. Bestela ere, sari teknikoekin jarri dituzte gainontzeko zorren seinaleak, pastela ahal izan duten bezala banatzeko.
Batzuek diote 70eko hamarkadatik hona zinema –hilda ez bada– koman dagoela. Erabiltzen diren irizpideak ikusita, zaila da kontrako ideia defendatzea.
Denok gogoratzen ditugu Oscar saria inoiz jaso ez zuten izenak, eta ez dira horregatik bigarren mailakoak. Ikusleok ikasi beharko genuke etiketa horiek glamourraren folkloretzat hartzen eta merezi duten garrantzia ematen. Dena dela, beti onartu ahal izango ditugu industriaren zor amaigabe horiek hainbat pelikula ikusten ditugunean, izpide propioarekin, eta iritzia elikatuz.

Nabarra aldizkarirako idatzi nuen artikulu hau.
*Bistan denez, ez naiz aurtengo sari banaketaz ari, 2006koaz baizik.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina