Idazle, historialari eta poeta. Iruñean jaio zen 1854an. 1878. urtean Nafarroako liburuzain eta kronikari izendatu zuten. Historiako Errege Akademiako eta Frantziako Arkeologia Elkarteko kide urgazlea izan zen. Asociación Euskara de Navarra elkartearen fundatzaile, haren aldizkarian aritu zen usu. Gerra Karlistaren ondoren sorturiko Nafarroa Eusko Nazioaren enbor eta funstzat hartzen duen ideiaren inguruan bildu zen aurrenazionalismo nafarraren eredu tipikoa da. Madrilen hil zen 1919an.
Bere lanen artean. aipatzekoak dira: Resumen Histórico del Antiguo Reino de Navarra, La Cuestión Foral, Fundamento y Defensa de los Fueros, Navarra en la Guerra de la Independencia, Biografía del Guerrillero D. Francisco Espoz y Noticia de la Abolición y Restablecimiento del Régimen Foral, Ecos de mi Patria. Elezaharrak eta Poesiak, e. a.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina