Biolinista eta konpositorea, Iruñean jaio zen 1844an eta Biarritzen zendu zen 1908an. Parisen Alarden ikaslea izan zen. Interpretari bikain gisa egin zuen karrera 1857. urtera aldera hasi zuen. Mundu osoan zehar izan zuen arrakasta handia. Biolinerako lanak, zailtasun tekniko handikoak, konposatu zituen, Espainiako herrialdeetako folklorean inspiraturik, horien artean aipatzekoak dira: Aires Gitanos, Danzas Españolas, Habanera, Navarra, Jota de San Fermín, Jota de Pamplona, Serenata en Danza, e. a.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina