2012/03/06

Serafin Olabe Díez


Militarra, politikaria eta publizista. Sevillan jaio zen 1831n. Aitak zuen militar karrera egin zuen eta Filipinetan, Kotxintxinan eta Kuban borrokatu zen.

Partidu Erradikaleko diputatu hautatu zuten 1872ko eta 1873ko hauteskundeetan eta Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zuen Asanbladan parte hartu zuen. Geroago, Partidu Federaleko militantea izan zen.

Asociación Euskara de Navarra elkarteko kide fundatzaile izan zen. Olabek sustaturiko federalismoa bilakatuz eta foru ideiarekin bat eginez joan zen, Nafarroako etorkizuneko Konstituzioan ikus daitekeen bezala; izan ere, Nafarroa ez da hor kantoi isolatutzat hartzen, baizik eta lehen nafarrak izandako Errioxa, Baskongadak eta Seigarren Merindadea “askatasunez sartzea” onartzeko prest dagoen lurraldea.

Idazle joria eta olerkari aparta izan zen. Bere olerkien artean ditugu: A Navarra. Recuerdo histórico. Soneto eta Al genio del Pirineo. Prosaz eginiko lan interesgarriena El pacto político da, batasun nazionalaren kalterik gabe, naziotasun espainiarraren oinarri historiko orokor gisa eta bereziki Nafarroaren subiranotasun independentearen legezko adierazpen gisa, haren autonomiaren garai ezberdinetan.


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code