2012/03/02

SPAM: ziberzaborraren etimologia


Denok dakigu zer den posta elektronikoan jasotzen dugun SPAM delakoa, eta eguneroko hiztegira ere lotu dugu hitza, saretik lurrera ekarriz. Askotan ere aipatu izan da nola hasi zen barra-barra erabiltzen zabor-posta izendatzeko, baina ez dakienarentzat hementxe azalduko dugu:
Ameriketako Estatu Batuetako Hormel Foods urdaitegi enpresak latako haragia merkaturatu zuen 1937an Hormel’s Spiced Ham izenarekin. Produktuak arrakasta handia izan zuela ikusita izena laburtu zioten eta lau letratan utzi zuten: SPAM
Bigarren Mundu Gerran sobietar eta britainiar soldaduen jaki izan zen eta 1957z geroztik mundu osoan merkaturatu zuten. 60ko hamarkadan are ezagunagoa egin zen latari eraztun bat erantsi ziotenean lata-irekitzekorik gabe zabaldu ahal izateko.
Orduan hasi ziren Monty Python famatuak latako okelaz trufatzen. “SPAM” hitza tonu eta bolumen ezberdinetan oihukatzeko ohitura Internetera pasatu zen modu metaforikoan, Interneteko ohiko solasak euren ‘oihutxoekin’ eragozten duten eskatu gabeko mezu elektronikoak izendatzeko.
Flying Circus esketx famatuan, komediante britainiarrak bikingo batzuen itxuran agertzen ziren, neskatila batek ondoko menua eskaintzen zien: “arrautzak eta hirugiharra; arrautzak, saltxitxak eta hirugiharra; arrautzak eta spam; arrautzak, hirugiharra, saltxitxak eta spam; spam, hirugiharra, saltxitxak eta spam; spam, arrautzak, spam, spam, hirugiharra eta spam; saltxitxak, spam, spam, hirugiharra, spam, tomatea eta spam...”. Eszena bukatzerako bikingo guztiak batera kantuan hasten dira: "Spam, spam, spam, spam. Spam goxoa! Spam zoragarria! Spam, spa-a-a-a-a-am, spa-a-a-a-a-am, spam. Spam goxoa! Spam goxoa! Spam goxoa! Spam goxoa! Spam goxoa! Spam, spam, spam, spam".

Bideoan, SPAM marka komertziala izanik, "txerria" bezala itzuli dute espainolera. Hala ere, audioan argi eta garbi hartzen du hitzak bere ziberzentzua. SPAM eskatu gabe sartu nahi dizuten hori dela esan daiteke.


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code