Karlos Vianakoa Peñafielen jaio zen 1421ean. Joan Aragoikoa eta Blanka Nafarroakoa zituen gurasoak. 1423an Nafarroako Erregeak, Karlos III. Prestuak, Karlosen aitatxiak, Vianako Printzerria eratu zuen, ilobaren ohorez. Handik aurrera, Nafarroako premuek titulu hori izanen zuten.
Morellan hil zen 1461ean, tuberkulosiak jota bertsio ofizialaren arabera, baina herritarren artean printzea pozoitu egin zutelako susmoa zabaldu zen.
Bizi zen artean etengabe aritu zen liskarretan aitarekin eta amaorde Joana Enrikezekin. Azken honek gero lortuko zuena nahi zuen hasieratik, bere seme Aragoiko Fernando II. ak (el Falsario) Aragoiko tronua oinordetzan hartzea, legezko oinordekoa zen Karlos Vianakoaren kaltetan.
Vianako Printzeak intelektual ospetsuak izan zituen adiskide eta lagun, idazle eta poetekin ibili zen eta Italiako gizonik itzaltsuenekin gutunak trukatu zituen.
Ondoko lanen autoretzat hartzen da: Crónica de los Reyes de Navarra, Traducción de la Etica de Aristóteles eta Epístola a todos los valientes letrados de la Espania.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina